Usue Mori matematikari eta informatika irakasleak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sarien 5. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 26an izango da, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako kanpusean.
Usue Mori Carrascal (Donostia, 1987) EHUko irakaslea da Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean, eta 2024ko irailetik aurrera Adimen Artifizialeko graduko koordinatzailea ere bada. Matematikan lizentziatua da eta hainbat master egin ditu, besteak beste, modelizazio matematikoan, sistema adimendunetan eta irakaskuntzan. 2015etik irakasle da unibertsitatean.
Epaimahaiaren aktaren arabera: “Usue Morik ibilbide zientifiko sendoa du; baina gaur egungo “eliteko" ikerketa eredutik aldendu, eta adimen artifiziala gizartearen onurarako tresna gisa erabiltzea eta haren transferentzia lehenetsi ditu, horretarako, fakultateko beste ikerketa taldeetako kideekin ez ezik, jakintza arlo desberdinetako profesionalekin elkarlana bultzatu du. Haren lanari etorkizuneko eragin sozial positiboa aurreikusten zaio.” Epaimahaiak azpimarratu du "Adimen Artifiziala: nondik, nola eta zertarako?" galderari heltzen diola Moriren ikerketak eta lanak.
Aurreko urteetako Gladys saridunak izan dira:
Erantzun
Sartu