Teknologia albisteak

Komunitatea eta demokrazia (jardunaldia Tabakaleran)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 15:50

Etzi, urriak 2, ostegunarekin, jardunaldia izango da Donostian, Tabakaleran, Ipuskoa 1025-2025 ekimenaren eskutik: Komunitatea eta demokrazia: etorkizunera begirako ikuspegia Gipuzkoatik.

Ekimenak jardunaldi ziklo bat irekiko du aurki,: “Komunitate izaeraren eta balioen eragina Gipuzkoaren etorkizunean: Demokrazia, Aniztasuna, Babes sistema, Lehiakortasuna”. Eta horren lehen urrats gisa, ostegun goizeko jardunaldi hau.

Lehen irekiera jardunaldian, zikloaren marko nagusia finkatzeaz gain, komunitate izaeraren eta demokraziaren arteko loturez, eta, bereziki Gipuzkoako errealitateaz eta erronkez jardungo dute.

Egitaraua

  • 9:15 Irekiera. Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusia.
  • 9:30 Hitzaldia: Demokraziaren etorkizunak. Pablo Oñate, Zientzia Politiko eta Administrazioko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.
  • 10:15 Hitzaldia: Nola landu komunitategintza Euskal Herrian? Xabier Retegi, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia eta Eusko Ikaskuntzako ohorezko presidentea.
  • 11:00-11:30 ATSEDENALDIA.
  • 11:30 Mahaingurua: Identitateak, komunitatea eta demokrazia. Nola uztartu komplexutasuna eta demokrazia Euskal Herrian.
    • Patxi Juaristi: Euskal Herriko Unibertsitatea.
    • Lorea Agirre: JAKIN aldizkaria.
    • Andoni Eizagirre: Mondragon Unibertsitatea.
  • 12:30 Hitzaldia: Gizarte hitzarmen berri bat erakundeetan eta herritarren artean Ainhoa Novo, Euskal Herriko Unibertsitatea.

Informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu