Teknologia albisteak

'Esnatu ala hil': 5 ale opari zozketaz UEMAren Telegram kanaletan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:43

'Esnatu ala hil' liburuaren 5 ale zozkatuko ditu UEMAk Telegrameko bere kanalaren eta Euskararen Hemeroteka delakoaren harpidedun direnen artean. Urriaren 10ean eghingo da zozketa eta zozketan parte hartzeko nahikoa da bi kanal horien harpidedun izatea.

Iñaki lurrebaso soziolinguistak eta Garikoitz Goikoetxea kazetariak 'Euskara ala hil' (Elkar, 2025) liburua azpitituli honekin hornitua argitaratu dute: 'Euskararen orain eta geroa, diagnostiko baten argitan'. Liburua euskararen gaur egungo egoeraren eta etorkizunaren inguruko diagnostiko zorrotz eta irakurterraza da, euskaltzale ororentzat pentsatuta. Hizkuntzaren egoera soziolinguistikoari eta datu demolinguistikoei erreparatu diete, eta azkenaldian sortu diren proiekzioak e ere baliatu dituzte.

Saiakerak marrazten duen egoea ez da polita, baina ez da "hil kanpaiak jotzen" dituen liburu bat, esnatzeko dei bat baizik, euskaltzaleek motibazioa eta kontzientzia har dezaten. Egileek nabarmendu dute euskarak ez duela desagertzeko aukera hurbilean, baina une erabakigarrian gaudela: indarberritu ala geldiarazi.

Hemen Iurrebaso eta Goikoetxearen liburua sareko liburudendan. Gainerakoan, apuntatu UEMAren Telegram kanal horietara. Bata da UEMAren berriak propio jasotzeko, eta bestea, Euskararen Hemeroteka, orokorra, eguneroko prentsa-errepaso interesgarri eta landu bat. Sustatukoak ere jasotzen dituzte bertan, noski!

Erantzun

Sartu