Sustatu logoa Teknologia albisteak
sustatucom

Sustatu

'Zazpi etxe Frantzian' eta 'Ziutateaz', ospakizun gai Bilbon

Sustatu
Sustatu
2026-11-12 15:25

Bernardo Atxagaren bi liburu, Ziutateaz eta Zazpi Etxe Frantzian, ospakizunerako motibo dira gaur eta bihar Bilbon. Zazpo Etxe Frantzian eleberriari egin zaion serbierazko itzulpenak Etxepare - Laboral Kutxa Itzulpen Saria jaso du aurten, eta hori ospatzeko ekitaldia egin dute gaur goizean. Ziutateaz-ek, berriz, 50 urte bete ditu, eta bihar (azaroak 13 ostirala) jardunaldia antolatu du Euskaltzaindiak hori ospatzeko.

Zenbat kostatzen da etxebizitza Hego Euskal Herrian: garesti, oso garesti

Sustatu
Sustatu
2026-11-10 18:05

Hego Euskal Herrian greba dago deitua biharko, azaroak 11. Etxebizitzaren arazo ekonomikoa da sindikatuen deialdiaren arrazoia. Eta hain zuzen ere, datu interesgarriak argitaratu berri ditu euskarazko Wikipediak egun hauetan (ez dira nekatzen gauzak ospatzen, lanean segitzen dute). Estatistika taula zehatzak atera dituzte Espainiako (eta Hego Euskal Herriko) probintzietan, eta datuak argigarriak dira.

Google Vision AI probatu eta susto txiki bat hartzeko tresna

Sustatu
Sustatu
2026-11-10 12:53

Google Vision AI Googleren adimen artifizialeko (AA) tresna ugarietako bat da. Argazkietan pertsonak analizatzen ditu, nonbait. Doako aprobak egiten uzten du zerbitzuak, baina eskaera kopuru batetik aurrera ordaindu egin behar da. Hala ere, norbaitek TheySeeYourPhotos.com zerbitzua sortu du, eta horren bidez ikus dezakegu bere gaitasuna martxan.

IEB 2026: ostegunerako egitaraua komunikazioekin osatu da

Sustatu
Sustatu
2026-11-09 10:35

Ostegunean (azaroak 12) Informatikari Euskaldunen Bilkuraren (IEB) 14. edizioa egingo da Donostian. Egitarauaren azken partea egin da publiko, dozena bat komunikazioren informazioarekin, eta jakinarazo dute arratsaldean IBM Quantum System Two ordenagailu kuantikoara bisita gidatua egingo dela. Izen ematea zabalik, aukera duzu gaur oraindik.

Irlandera, euskara eta lehiakortasuna; bilkura bat Dublinen

Sustatu
Sustatu
2026-11-09 08:52

Euskal ordezkaritza bat hizkuntzez eta lehiakortasunaz aritu zen joan den astean Europako Batasunaren bilttzar batean, Dublinen egin zen SME & Cluster Assembly bilkuran.

Aaron Swartz gogoan

Sustatu
Sustatu - 25 urte
2026-11-08 10:36

Sustatu 25 urte sortan 2013ari begira, Twitterren oinarrituta martxan genuen Saretik albistegi automatikoaren bidezko albiste bat, jatorria Argian zuena: Aaron Swartz hil zela, Internet libre eta ireki baten aldeko ekintzaile eta hackerra suizidatu egin zela. 

Anboto Durangaldeko euskarazko hedabideak 25 urte bete ditu

Sustatu
Sustatu
2026-11-07 09:04

Sustatuk eta euskarazko Wikipediak bezala, 25 urte betetzen ditu udazken honetan Anbotok, Durangaldeko euskarazko tokiko komunikabdeak. Ospakizun ekitaldia egingo dute datorren astelehenean, azaroaren 9an, mende laurdeneko ibilbideak merezi duelakoan, Durangoko Plateruenan 18.00etatik aurrera.

Euskarazko Wikipedia: 25 urte, 500.000 artikulu

Sustatu
Sustatu
2026-11-06 10:26

Euskarazko Wikipediak 500.000 artikuluen langa gainditu du, juxtu bere 25. urteurrena betetzera doanean. 500.000. artikulua Gasteizko Armentia Ikastolako, DBH2ko, lau ikaslek sortu dute Txikipedian, honako hau.

Adin nagusikoentzat ere bai Gurot app lehiaketa datorren astetik aurrera

Sustatu
Sustatu
2026-11-06 08:54

Gurot Euskal Tribial aplikazioa berriro dator, eta datorren astean aktibatzen den denboraldi honetan, gainera, modalitate berri batekin. Aurreko edizioetako gazteentzako proposamenari jarraipena emanez, 16 urte edo gehiagoko herritarrei zuzendutako modalitate berria jarriko da martxan.

Euskararen sustapenerako Jauzia Gara estrategiaren ildoak azaldu ditu Eusko Jaurlaritzak

Sustatu
Sustatu
2026-11-05 09:50

Atzo aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak, Imanol Pradales lehendakaria buru zela, "Jauzia Gara" estrategia. Barakaldoko BEC-en izan zen ekitaldia, eta bertan izan ginen, euskararen erabilera indartzeko datozen urteetan landuko diren proiektuak eta lan-ildoak edo ezagutzeko. Helburua, azaldu zigutenez, "euskararen erabileran jauzi berria egitea", bereziki lan-munduan, aisialdian, kirolean eta ingurune digitalean; erakundeen, enpresen eta gizarte-eragileen arteko elkarlana sustatuz.

Jarraitu gaitzazu