Teknologia albisteak

Jot Down zientzia topaketa Bergaran

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 08:32

XII. Jot Down Zientzia Sariak eta jardunaldiak Bergaran izango dira urriaren 3an eta 4an, eta hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako.

Jot Down Magazine gaztelerazko agerkari digital prestijioduna da, zientziari buruzko atal berezitua duena, eta jardunaldia Bergarako Laboratorium Museoan izango da. Egitaraua elebitan aurkitu dugu (hemen), baina ez dago zehaztapenik jarduera bakoitzaren hizkuntzaz, eta susmoa dugu gazteleraz izango dela nagusiki (guztia ez bada).

Topaketa Jot Down  Magazinek antolatzen du Donostia International Physics Centerrekin (DIPC), Canfranceko Lurpeko Laborategiarekin, Bergarako Laboratorium Museoarekin eta Sevillako Unibertsitatearekin batera. "Estatu espainoleko dibulgazio zientifikoko ekitaldi garrantzitsuena" da, prentsa oharraren arabera. Tokiaren aukeraketa ez da kasualitatea, wolframaren aurkikuntza Bergararekin lotuta dagoela-eta, lelo hau jarri diote jardunaldiari: “Elementu Kritikoak: Wolframetik Lur Arraroetara”.

Egitaraua

Urriak 3, ostirala - Aurkitzaileen Eguna
Ekitaldia ostiralean hasiko da, historia eta abangoardia zientifikoa lotzen dituen programa batekin:
• 17:15 - Pascual Román Polo (EHU): “Bergaran isolatutako wolframa eta nazioartean izan duen proiekzioa”
• 17:50 - Inés Pellón (EHU): “Bergarako Laboratorium Chemicum edo Laborategi Kimikoa, XVIII. mendean sortutako berrikuntza-eredu aitzindaria”
• 18:25 - Oskar González-Mendia (KimikArte): “El tío Wolfram: Wolframa taula periodikoan”
• 19:00 - Juan José Gómez Cadenas (DIPC) eta Rosario Raro: “Wolframaren aldeko isilpeko gerra Canfranc-en”
• 19:35 - Juan Manuel García Ruiz (DIPC): “Kristalak eta lur arraroak”

Urriak 4, larunbata - Berrikuntzaren Eguna
Enrique F. Borjak gidatuta, larunbateko jardunaldiak elementu kritikoen etorkizuneko aplikazioak izango ditu ardatz:
• 11:10 - Enrique Ascasibar (CIEMAT): “Wolframa: elementu erabakigarria etorkizuneko energian”
• 11:45 - Clara Grima (Sevillako Unibertsitatea): Com algoritmos y a lo loco (Algoritmoak ero-eroan) liburuaren aurkezpena
• 12:20 - Francisco J. Tapiador (UCLM): “Klima eta lur arraroak”
• 12:55 - Juan José Gómez Cadenas eta Panchulei: Un destello azul (Distira urdin bat)
• 13:30 - Sari-banaketa ekitaldia lau kategorietan: Saiakera, Narratiba, Ilustrazioa eta

Argazkigintza Zientifikoa.
Bergarak bete-betean parte hartuko du ekitaldian: Bedelkar Jaia Aurtengo edizioaren ezaugarri berritzaileenetako bat da Bergarak modu aktiboan parte hartuko duela Bedelkar herriko denda- eta ostalaritza-sarearen bidez. Bedelkarrek laborategi bilakatuko du udalerri osoa.

Merkataritza- eta gastronomia-jarduerak:
• Pintxo-pote zientifikoa kalejirarekin (larunbata 13:00etatik 14:30era): Ibilbide gastronomikoa elementu kimikoetan inspiratutako pintxoekin, Bergarako Txistulari Bandaren kalejiraz alaituta.
• Wolfram goxoa: Ekitaldirako sortutako postre esklusiboa, hiru gozotegitan bakarrik eskura daitekeena.
• Erakusleihoen dekorazioa: Herriko saltokiek taula periodikoan oinarrituta apainduko dituzte erakusleihoak.
• “Arraskatu eta irabazi” zientifikoa: 600 sari baino gehiago zozketatuko dira parte hartzen duten saltokietan erosten dutenen artean.
Bedelkar Jaia (larunbata 18:30etik 21:30era, Irala kalea): Udalerriko merkataritzaren jaia: 2.000 €-ko erosketa-bonuak, dantzarien emanaldia, musika eta pintxo-potea doan.

Familia osoarentzako jarduerak
Programak jarduera ugari biltzen ditu, askotariko publikoarentzat diseinatuta:
“Adimen geldiezinak”, helduentzat:
• Isiltasunaren maisulanak: Ariznoako taupadak: Hilzoriko Kristoa bisitatzea (Juan de Mesaren obra)
• Metal magikoaren arrastoaren atzetik: Bisita gidatuak aurkikuntzaren agertoki historikoetan barrena

“Miniaturazko zientzialariak”, familientzat:
• Zientzia sukaldean: Esperimentu kimikoak 7-12 urteko gaztetxoentzat
• Bide zifratuak: wolframaren bidaia: Abentura interaktiboa Laboratoriumen, 10 urtetik gorako.

Publiko orokorrarentzat
• Artea eta zientzia uztartzen: Ilustrazio zientifikoa (tailerra)
• Asmazioak: Fisikako esperimentuak
• Wolfram Go: Argazki-rallya alde zaharrean zehar.
Bisita gidatuak doan Laboratorium Museoan. Plaza mugatuak, ezinbestekoa da izena ematea.
• Ostirala: 11:00 // 12:30 // 16:00
• Larunbata: 11:00 // 12:30 // 17:30

Jarduera hauetan izena emateko,hemen.

Erantzun

Sartu