Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen jarduna

Google Chrome bilaketan aukera berri interesgarria

Sustatu
2022-11-22 : 10:53

PC ingurunean Chrome nabigatzailea eta Google bilaketak erabiltzen badituzu, bilaketa gehigarriak egiten laguntzen duen aukera berri txiki eta praktiko bat dago martxan duela aste batzuetatik. Bilaketa / URL barran agertzen den Google zeinu txikian fijatu zaitezte.

Hikaldia ere martxan da Goierrin Euskaraldiarekin batera

Sustatu
2022-11-20 : 11:53

Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoketa aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte bikoteek.

Euskararen Gogoetaguneak hausnarketarako ponentzia sorta porestatuko ditu, eta gero publiko egingo ditu

Sustatu
2022-11-20 : 09:25

Euskaltzaindiak Euskararen Gogoetagunea aurkeztu du, Jon Sarasua irakasleak koordinatzen duen think-tank bat, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta arnas luzeko estrategiak eta adostasunak marrazteko asmoz. Momentuz bi ponentzia idatzi dituzte, baina ez dira publiko egin, beste dozena bat ponentzia osatu ondoren, "kontraste-taldean aztertu, hobetu eta onartuko dira, eta ondoren plazaratu egingo ditugu, eztabaida publikorako baliagarri izan daitezen”.

 

2

Badaezpada edo, nola eskuratu Twitterren argitaratu duzun guztia

Sustatu
2022-11-19 : 10:02

Elon Musk-en kudeaketa desastrosoarekin, zurrumurruak daude ea Twitterrek asko iraungo duen. Zaila da jakitea "bulego itxierak" edo "ingeniarien ihesak" zein puntura arte diren larriak, aplikazioaren funtzionamendua geldiarazteraino iritsi ote daitezkeen... baina kezka hor dago. Jarduera bertsuan aritzeko alternatiba bat Mastodon dela zabaldu da batetik, eta Mastodon erabiltzeko oinarrizko tutoriala argitaratu genuen horretaz. Baina bada beste aukera bat ere, balio praktikorik ez dakigu ote duen, baina hortxe omen dago: Twitterrera igo duzun edukia deskargatzen ahal duzu. Eskaera egin dugu Sustatutik gaur goizean, eta 24 ordu barru egongo omen da jasotzeko zip hori. Ikusiko dugu. Bitartean, hemen instrukzioak nola egin daitekeen hori.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››