Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak Memeka lehiaketaren 2025eko edizioa martxan jarriko dute gaur, urriak 1. Memeak sortuz gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu. 15 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzenduta, lehiaketa honek gazteak euren sormena euskaraz adieraztera gonbidatzen ditu, Memeka.eus plataforma digitala erabiliz.
Gaur hasi da lehiaketa da eta memeak aurkezteko epea azaroaren 7an amaituko da. Azaroaren 10etik 16ra bozkatzeko epea izango da eta meme irabazleak azaroaren 17an iragarriko dira. Nola egin memeak? ba Memeka.eus-en bidez, euskarazko memeen sorkuntza errazteko diseinatuta baitago plataforma. Erabiltzaileek irudi garbiak eskuratu, eta nahi duten testuak txertatu ahalko dituzte. Memeak egiteko, gazteek irudi garbiak eskuratu ahal izango dituzte Memeka webgunean, eta gero, irudiotan testuak txertatu. Letra tipoaren kolorea eta mota pertsonalizatzeko aukera ere izango dute; irudiaren gainean erabiltzeko eranskailu (sticker) ezagunak ere izango dituzte eskura. Memeak argitaratuz gero, Memeka webguneko katalogo orokorrean kontsultatu eta erabili ahal izango dituzte gainerako erabiltzaileek.
Bi sari emango dira: webgunearen bidez bozka kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bata, 200 euro, eta Memekako Instragram eta Pixelfed kontuetan (biak batuta) like kopuru gehien jasotzen dituen memearentzat bestea, 150 euro. Saritutako memeekin serigrafiatutako kamisetak ere jasoko dituzte irabazleek.
15-18 urte arteko gazteei zuzenduta egongo da, eta parte-hartzaileak adina baieztatu beharko du. Memeen gaia librea izango da, baina memeetan txertatuko diren testuak euskaraz idatziak egon beharko dute. Ez dira onartuko eduki iraingarriak edo errespetuzkoak ez direnak, ezta kalitate- maila nahikorik ez dutenak ere. Memeren bat egokitzat jotzen ez bada, ez da argitaratuko eta lehiaketatik kanpo geldituko da.
Lehiaketaren baldintzak eta abarrak zehatz hemen.
Erantzun
Sartu