Teknologia albisteak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 19. denboraldia, Primeran-en babesarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:58

Datorren astelehenean, irailaren 22an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 19. denboraldia, abendura bitartean. Doako euskal streaming plataformak, Primeranek, babesten du denboraldia.

Denboraldi honetan, aurrekoetan izandako saridunen aukera zabaltzeko sistema egongo da indarrean. Sailkapenak ez dira aldatuko, baina jokalari batek jada sari bat eraman badu 2024tik aurrera jokatu den asteren batean (19. denboraldi honetan barne), 2.ari edo sailkapenean hurrengo den irabazi gabekoari esleituko zaio saria. Denboraldi amaieran izaten diren hiru sari nagusietan ere, 2022tik aurrera izandako garaileak (denboraldi bakoitzeko 3 lehenak) salbuetsiko dira. Sailkapenari begiratuta, saririk gabekoen artean lehen 3ek jasoko dituzte sariak.

Denboraldia Primeranek, doako euskal streaming plataformak babesten du, eta amaierako sariak ohikoak jarri dituzte, telebista bat eta telefonoak lehen hiruentzat, eta aurikularrak zozketaz bi lagunentzat. Lehen asteko lehia ere Primeraren eskutik etorriko da, eta hor bi telefono izango dira sariak.

Horiez gain, astez asteko babesle hauek ere izango dira, 

  • Tabakalera, Kultura garaikidearen Donostiako zentroaren 10. urteurrenean
  • Ikusgela, Wikipediako ikus-entzunezko materialen proiektua.
  • Elhuyar Fundazioa.
  • EHUko Kultura Zientifikoaren Katedra.
  • PuntuEus Fundazioa.
  • Dantzan.eus, euskal dantzaren ataria, topaketa bat egingo dutela eta.
  • Aitzondo elkarteak antolatutako Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa.
  • Be Veggie azoka, elkarpuntu beganoa, Irungo Ficoban abenduan.

Erantzun

Sartu