Teknologia albisteak

Araban kultur estrategia euskaltzaleak sustatzeko Bagare beka

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 17:07

Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) Bagare beka deialdia egin du. Araban kultur estrategia euskaltzaleak sustatzeko ekimena da, 4.000 €-ko ikerketa-beka deialdia, sei hilabetean lantxo bat egiteko.

Araban euskara normalizatzeko eta biziberritzeko kultura-estrategia berritzaileak sortzen dituzten proiektuak bultzatzeko asmoa du Bagare beka deialdiak. Ekimena, Euskal Herrian bizi, lan egin edo ikasten duten guztiei zuzenduta dago eta, ikerketatik abiatuz, lurraldean euskal kulturaren etorkizuna indartzen lagunduko duten proposamenak bilatzen ditu.

Deialdia euskararen eta euskal kulturaren esparruekin lotura duten ikertzaileei zuzenduta dago, Araban hizkuntza eta kultura biziberritzeko prozesuan aurrera egiteko ezagutza eta tresna erabilgarriak sortzeko helburuarekin.

Izena emateko eta informazioa gehiago IAK webgunean.

Irudia, Izaskun Arrue Kulturgunearen egoitza, iaz inauguratua Gasteizko Ruiz de Bergara jauregian.

Erantzun

Sartu