Teknologia albisteak

EKE arriskuan finantziazio murrizketagatik; elkarretaratzea larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:57

Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dakua bere burua, eta elkarretaratze bat deitu du  larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia), eta arriskuan dago EKE ondorioz. "EKE Lanjerean", deialdiak dioen bezala.

Frantziako Estatuak EKEri ematen dion diru laguntzak 30 000 euroko murrizketa ukanen du 2025erako. Erabaki hori joan den uztailaren 16an posta elektronikoz jakinarazi zitzaien, eta 2024ko urteari konparatuz, %15eko murrizketa da. EKE sortuz geroztik, duela 35 urte, Estatuak ez zuen orain arte sekula apaldu bere dirulaguntza. Horren aurrean, zera jakinatazi dute EKE-ko administrazio kontseiluan elkarteen ordezkariek: "Ezin dugu erabaki hori onartu. Jarrera hori defendatu nahi dugu administrazio kontseiluaren ondoko bilkuran. Gomitatzen zaituztegu parte hartzera bilkura hori aitzin iraganen den elkarretaratzean".

Irailaren 13an, larunbatez, goizeko 9:00etan, EKEren egoitza den Uztaritzeko Lota Jauregian da elkarretaratzeko deia.

Erantzun

Sartu