Hala nola SPAM-a den e-postako zaborra, SLOP-a da Interneten pilatzen ari den adimen artifizialarekin sortutako zaborra. Kaka pilatzen ari zaigula Interneten, lagunak. Lehen gure postontzi elektronikoetan bezala, beste hainbat bazterretan orain, Joxe Rojas adituak aipaturiko Internet apurtuaren teoriari oinarri emanez. Slop hitza zera da, beraz, neologismo bat, adimen artifizial sortzaileak sortutako eduki kaskarra definitzeko.
Kantitatea kalitatearen gainetik lehenesten duten adimen artifizialeko ereduek sortutako edukiaren ugaritze masiboa izendatzeko sortu zen terminoa. 2022 urtearen ondorenetik foro batzuetan agertu zen termomoa, eta teknologiarem hiztegi orokorragora iaz igaro zen, bereziki 2024an The Guardianeko argitaratutako artikulu honengatik, non Jesukristo Otarrainaren irudi bat erabili zuten adibidetzat, beheraxegao duzue itsatsita.
Euskaraz, 2025ean ikusi dugu aipu bat bederen, Mastodoneko Txerren erabiltzailearen txio honetan.
Spamaren kasuan bezala, sloparen hazkundearen motiboa ez da erabiltzaileen premia eta kontsultei erantzuteko balio duela nolabait, baizik eta arreta masiboki desbideratzeko gauza direlako, monetizazio helburuekin.
Slop adibidek dira adimen artifizialarekin sortutako liburuak, adibidez, aurretiazko berrikuspenik gabe, informazio kaltegarriarekin argitaratuak eta zabalduak izan daitezkeenak; adibidez, onddoen gidak argitaratu dira, espezie ez jangarriak eta are hilgarriak direnak gomendatzen dituztenak.
Beste adibide batzuek automatikoki sortutako albiste faltsuak edo betegarri hutsak dira, biralki zabalduz klikak sortzea dutenak helburu (edo desinformazioa zabaltzea ere), eta baita irudi faltsuak edo zentzugabeak.
Euskal Herrian ikusi izan dira horrelako adibideak albisteak sortzen, adibidez Noticias taldeko egunkarietan. "Euskarazko hitz zailena" edo "Gipuzkoako herri itsusiena" adimen artifizialeko txatbot bati galdetu, hark edozer erantzun, eta horixe argitaratu (zartagina omen hitz zailenetakoa euskaraz, adibidez).
Eta irudigintzan ere bai. 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kanpainan, PPk euskal txapelaren inguruko adimen artifizialeko irudi absurdoak pilatzen zituen bideo bat atera zuen adibidez. Eta bideo hartako irudi bat erabili dugu gaur slop-aren inguruko artikulu hau ilustratzeko, hain zuzen.
Erantzun
Sartu