"Eraldaketa Digitalerako gakoak" ikastaro-zikloa abiatuko du UEUk urrian. Lehen ikastaroa, Algoritmika eta datuak, urriaren 1ean abiatuko da. Gero, Datuen komunikazioa (azaroaren 5ean), Marketing digitala (2026ko urtarrilaren 21ean) eta Zibersegurtasuna (otsailaren 25ean). Ikastaro bakoitza 40 ordu lektibo dira eta 4 ECTS dagozkio, balio akademikoa 100 ordukoa izanik.
Lehenbizikoa, Joseba Fernandez de Landa eta Olatz Perez de Viñasprek emango dute. Zera da zioa: informatikari ez direnei oinarri informatikoak ematea, algoritmoak eta programazioa azaltzen. Lanpostu askotan programatzeko gaitasuna eskatzen hasi dira informatikariak ez diren langileei ere. Informatikaria ez den edonork programatzeak eskaintzen dituen abantailak jaso ditzake, eta ordenagailuari esker ataza asko automatizatu ditzake lan-ordu asko aurreztuz.
Ikastaroan programatzen ikastea izango da helburu nagusia eta horretarako Python programazio lengoaia erabiliko da. Programazio jakintza oinarrizkoa izanik, ikasleak ikastaroaren bukaeran bere interesekoa den proiektu txiki bat burutzeko gai izango da.
Hauek izango lirateke ikas-emaitzak:
Hemen informazioa ikastaro honi buruz, nola matrikulatu eta abar.
Ikastaro zikloko lau atalen berri, hemen. Gainerako horiez informatuko dugu aurrerago.
Irudia, Python programa bat, Musean jokatzekoa, euskarazko aldagaiekin tartean. Vibe coding zer den azaltzeko erabili genuen hemen.
Erantzun
Sartu