Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Euskalgintzaren Kontseiluak ez deritzo egokia Euskararen Aholku Batzorde berriaren osaketari

Sustatu
2025-07-07 : 09:15

Euskalgintzaren Kontseiluak harridura adierazi du "euskalgintza soziala" Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi dutelakoan.

Dialnet eta software librearentzako aukera bat, urria baino lehen

Sustatu
2025-07-04 : 13:39

Aste honetako Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoa atzo egin genuen, eta hona bideoa. Komentatu ditugu nola erakunde burutsu batzuk ari diren software librerantz biratzen, eta baita Dialnet ze baliabide ona den. Adimen Artifizialak hura kopiatzen ondo ala gaizki egiten duen kontu eztabaidagarria izan daiteke, baina Errioxako Unibertsitateak sarean duen baliabidea primerakoa dela ez.

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda ezagutzeko jardunaldia

Sustatu
2025-07-04 : 11:17

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda da, aurten eguneratu ondoren, 64 teknologia garbi zerrendatzen dituen plataforma bat, eta bere funtzioetako bat da horietan dabiltzan enpresentzat kenkari fiskaleran % 35 eskaintzen zaiela inbertsiorako. Kontu hau nola dabilen hobeto jakiteko jardunaldia izango da uztailaren 7an, datorren astelehenean, Donostian Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan, goizez

 

Abian da Julene Azpeitia ipuin lehiaketa Zumaian

Sustatu
2025-07-03 : 10:03

Literatur sorkuntza bultzatu asmo duen lehiaketa antolatu du beste urte batez Zumaiako Udalak. Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketa izango da aurtengoa, eta irailaren 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira lanak, udaletxean bertan, posta ziurtatu bidez bidalita edo egoitza elektronikoan erregistratuta.

Joxe Azurmendi hil da

Sustatu
2025-07-02 : 19:06

Atzo hil zen Donostian 84 urterekin Joxe Azurmendi (Zegama, 1941) pentsalari, filosofo eta idazlea. Jakin aldizkariaren taldeak jakinarazi du sareetan: "Joxe Azurmendi hil zaigu. Jakin Taldeko kide eta azken hamarkadetako euskal pentsalari emankorrena. 40 liburutik gorako obran, nazioaz, biolentziaz eta haren kondenaz, pentsamendu sozialaz, gizabereaz, euskal pentsamenduaren genealogiaz… aritu da. Arloz arlo, modernitatearen ideia hegemonikoen irakurketa kritikoa egin du, Euskal Herritik eta euskaraz. Eskerrak ematea baino ez zaigu geratzen, eta haren pentsamenduaren ur-jauziari jarraipena emateko konpromisoa.". Jakinek hautaturiko irudi eta esaldia da hona ekarri duguna: "Euskararen hautua herri desegin bat berregiteko hautua da". Agur hau ere idatzi dute Jakinekoek.

Dialnet kopiatu dutela AA egiteko: Arbuiagarria ote?

Sustatu
2025-07-02 : 09:18

Adimen Artifiziala oro har izen nahiko txarra hartzen ari da. Arazo etikoak planteatzen ditu: dakartzan kostuak (energia kontsumoan, gizakien lanari balio kentzen), emaitzak adimenaren ilusio faltsu bat direla, AA ereduak entrenatzeko edozer kopiatzen dutela... Azken puntu horren haritik, arreta deitu digun salaketa bat: Errioxako Dialnet kopiatu duela osoki Espainiako AA ahalegin publiko handienak, Barcelona Supercomputer Center (BSC) delakoak bultzatutakoak. Gaiak badu interesa, eta bide batez, aitzakia ematen digu Dialnet aurkezteko Sustatun, benetan baliabide aparta baita.

Herri administrazio europarrak software librerantz (eta AEBen dependentziari muzin)

Sustatu
2025-07-01 : 16:32

Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean. Azter ditzagun Danimarkako estatuaren erabakia, Schleswig-Holstein lander alemanarena, eta Lyongo (Frantziako bigarren hiria) udalarena.

Euskarabentura 2025 gaur abiatuko da Zuberoatik

Sustatu
2025-07-01 : 09:27

Euskarabentura 2025 gaur hasiko Euskal Herriko txoko ezberdinetako 126 gazteren parte hartzearekin. Gazte horien artean 20 Lapurdikoak, Nafarroa Beherekoak eta Zuberokoak dira, inoizko kopuru handiena. Atharratzetik da espedizioaren abiatzea gaur, uztailak 1, eta uztailaren 31n amaituko da Getxon.

Sustaturen kode etikoa aurkezten dizuegu

Sustatu
2025-07-01 : 08:16

Lanketa baten ondoren, Sustatu agerkariaren 'kode etikoa' deitu duguna partekatzen dugu gaur zuekin. Oinarri bezala, partaide garen Hekimen elkartearen kode deontologikoa bere osotasunean geure egiten dugu; baina puntu jakin batzuen gainean, geure ñabardurak gehitzen ditugu osagarri gisa (ez zuzenketa gisa):

BIND Demo Day uztailaren 3an Donostian

Sustatu
2025-06-28 : 12:36

Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez sustatzen duen enpresa-berrikuntzako programa da BIND: enpresa txiki edo berriak handiagoekin proiektuak garatzera zuzendua, zehazki. Azken deialditi garatutako proiektuen aurkezpenerako jardunaldia antolatu da datorren uztailaren 3rako. BIND Demo Day 2025 Donostian izango da, Kursaal jauregian.

Emakumeen ogibideekin lotura duten kaleen izenak zuzenduko ditu Bilboko Udalak

Sustatu
2025-06-27 : 09:26

Iaz egin zuen salaketa herritar batek (Ana Morales itzultzaileak) Bilboko kale izendegian absurdo bat gertatzen zela: Gaztelaniaz, Avenida de las Cargueras eta Calle de las Galleteras zirenak euskaraz zirela Galletagin Etorbidea eta Zamaketarikalea, genero markarik gabe. Sustatun ere kontatu genuen. Urtebeteren buruan, Moralesen erreibindikazioak egin du aurrera. Atzo onartu zuen Bilboko udalbatzak proposamena emakumeen ogibideekin lotura duten kaleen izenak zuzentzeko, emakumeen aipua egiteko Emakume Gailetaginen Etorbidean, Emakume Zamaketarien Kalean eta Emakume Zirgarien Kaian.

Berbak.eus, txioen itzulpen automatikoa ebaluatzeko tresna

Sustatu
2025-06-26 : 09:18

Hitz Zentroak beste ebaluazio tresna bat jarri du sarean: Berbak.eus / Kontua da gaztelaniazko txioen euskarazko itzulpenak ebaluatzea.

 

Orain, EITBk albisteetarako sortu duen zerbitzu (ia) berria

Sustatu
2025-06-25 : 15:54

EITBk Orain.eus webgunea eta app bat jarri ditu martxan bere albistegien presentzia digitalaren marka berria sortuz. Berri-berria ere ez da marka, ze duela urte eta erdi Orain izena eta irudia zabaldu ziren Whatsapp bidezko informazio iturri gisa. Orain, eraldatu edo osatu egin da hori, dena dela.

Deskodifikatu: zuzeneko podkast bat hausnarketa kolektiborako

Sustatu
2025-06-25 : 12:19

Deskodifikatu da Gipuzkoako Foru Aldundiak iaztik martxan duen ekimen bat, zuzeneko podkast bat. Hau da, ekitaldi ireki bat publikoarekin, baina grabatzen da eta ematen da. Gaur hilak 25, asteazkenarekin 18.00etan, tokatzen da ale bat, hain zuzen: Diputazioaren Jauregian, Donostian, Gunea aretoan. "Nortasun harremanak".

"Nola kontatzen dugu euskara?", ikastaroa Etxepare Institutuko irakurletzei lotua

Sustatu
2025-06-24 : 08:46

Datorren uztailaren 9an jardunaldi/ikastaro interesgarria egingo da Donostian, EHUren uda ikastaroetan, Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, San Telmo Museoaren laguntzarekin: Nola kontatzen dugu euskara? Duela urte batzuetatik Etxeparek antolatzen duen "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan" urteroko programaren aurtengo edizioa da hau. Ikastaro hauek egiten ditu Etxeparek bere Irakurletza programari begira; horretan munduan aritzen diren irakasleak ere biltzen dituzten ikastaro honetan, eta irakurletarzako hautagai berriak ere aukeratzeko balioko du jardunaldiak: ikastaroak irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu.

"Guraso kontrolerako sare berria" ez dago QR horretan

Sustatu
2025-06-23 : 15:12

Osakidetza kanpaina egiten ari da duela egun batzuetatik sare sozialetan eta EAEko kale-euskarrietan, "guraso kontrolerako sare berria" aurkezteko. Izendapenari ere anbiguotasuna dario (gurasoak kontrolatzeko da?), baina QR kodearena okerrago da. Komunikazio agentzia baten orri soil batera besterik ez darama, honaxe.

Hezkuntza-eremuan AA erabiltzeko gida

Sustatu
2025-06-23 : 09:24

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak "Hezkuntza-eremuan adimen artifizialak erabiltzeko gida' landu dute, hezkuntzaren etapa eta arlo guztietako irakasleei zuzenduta. Elhuyarrek koordinatu du lana, eta kolaboratzaile izan dira TKnika eta Berritzegune Nagusia (hezkuntza publikoko erakundeak hauek biak). Hemen dokumentua eskuragai.

Bi oinarri: "Euskararen ezagutza unibertsalizatzea" eta "erabilerako baldintzak sortzea"

Sustatu
2025-06-20 : 17:21

Kontseiluak eta Batuz Aldatu adostasun sozialerako ekimenak euskararen biziberritzearen aldeko Itun Soziopolitiko berriaren oinarriak aurkeztu dituzte gaur Donostian eginiko prentsaurrekoan. Zera azpimarratu dute bereziki: gaurdanik hasita hizkuntza-politika berriak bi oinarriren gainean egin beharko direla: euskararen ezagutza unibertsalizatzea eta erabilerako baldintzak sortzea.

"Klimaren egoera Euskadin" txostena: beroketaren datu ebidenteak Euskal Herrian

Sustatu
2025-06-20 : 10:26

Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duten 'Klimaren egoera Euskadin' txostenak nabarmentzen du 1970etik, "Euskadiko tenperatura 0,3 °C igo dela hamarkada bakoitzeko". Itsasoari dagokionez, Bizkaiko Golkoan itsas maila 2,5 mm igo da urtero 1993tik. Ihobe sozietate publikoaren bidez eta Euskalmeten laguntzarekin egin da txostena. Txostenean 'Euskadi' EAE da, baina Euskal Herria berotzen ari dela esan dezakegu izenburuan, okerrik egin gabe. 

NotebookLM eta gure bideo hauen Youtubeko deskribapenak, arraozibide bat ilustratzeko

Sustatu
2025-06-20 : 09:16

Aste honetan Twitchen eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan, hauek dira edukiak, NotebookLM tresnaren bidezko laburpen-aukera aplikatuta. 0:00 - Adimen Artifiziala: Karpathyren ikuspegia eta erabilera praktikoa. Andrei Karpathy adituaren ikuspegia aurkezten da: AA erabiltzaile arruntentzat korporazio handientzat baino baliagarriagoa dela.(...) [Beherago jarraitzen du honek, baina argi dezagun artikulu honetan esandakoa nolabait ilustratzeko erabili dugula NotebookLM Youtubeko bideoan deskribapena eta atal-banaketa tenporala egiteko].

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››