Teknologia albisteak

Euskalgintzaren Kontseiluak ez deritzo egokia Euskararen Aholku Batzorde berriaren osaketari

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-07-07 : 09:15

Euskalgintzaren Kontseiluak harridura adierazi du "euskalgintza soziala" Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordetik kanpo utzi dutelakoan.

Joan den ekainaren 23an elkartu zen Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan eta Imanol Pradales lehendakaria bertan zela, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordea, kide berriz osatuta legegintzaldi honetan (legegintzaldia  iaz hasi eta urtebetera). Hemen albistea eta argazkiak

Batzordea honako pertsona hauek osatzen dute orain:

Erakundeetako kideak

  • Imanol Pradales Gil, Lehendakaria
  • Ibone Bengoetxea Otaola, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua eta lehenengo lehendakariordea
  • Aitor Aldasoro Iturbe, Hizkuntza Politikarako sailburuordea
  • Lucia Torrealday Berrueco, Hezkuntza Politiketako sailburuordea
  • Leire Corrales Goti, IVAPeko zuzendari nagusia
  • Andres Urrutia Badiola, euskaltzainburua
  • Iñaki Gurtubai Artetxe, Arabako Foru Aldundiaren foru diputatua
  • Leixuri Arrizabalaga Arruza, Bizkaiko Foru Aldundiaren foru diputatua
  • Garbiñe Mendizabal Mendizabal, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zuzendari nagusia
  • Erlantz Urresti Olasagaste, EUDELeko ordezkaria
  • Miren Segurola Larrañaga, UEMAko ordezkaria

Eusko Legebiltzarrak izendatutako kideak

  • Alberto Barandiaran Amillano
  • Esteban Goti Bueno
  • Iván Igartua Ugarte
  • Sergitz Moreno Ríos
  • Olatz Peon Ormazabal

Adituak (Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak izendatuak)

  • Eneko Agirre Bengoa
  • Javier Arakama Urtiaga
  • Maïder Behoteguy
  • Itziar Laka Mugarza
  • Andrés Mazkiaran Arrieta
  • Jon Sarasua Maritxalar
  • Julia Shershneva Zastavnaia
  • Miriam Urkia González
  • Ana Urkiza Ibaibarriaga
  • Asier Villalibre Molina

Idazkaria

  • Sonia Rodriguez, HPSko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria

Kontseiluaren iritziz, pertsona horien artean falta dira "egunerokoan euskara herritarrei ematen aritzen diren helduen euskalduntze-alfabetatze sektoreko ordezkaririk, hezkuntzaren arloan helburu horren bila lanean ari diren gizarte eragileetako kiderik, lan munduaren euskalduntzean egunero-egunero aritzen diren aholkularitzetako ordezkaririk, euskararen erabileraren aktibazioan herriz herri eta egunez egun ari diren eragileetakorik, euskararen ezinbesteko ekosistema den kultur arloko eragileen ordezkaririk…"

Euskalgintzaren Kontseiluaren oharra, hemen.

Erantzun

Sartu