Osakidetza kanpaina egiten ari da duela egun batzuetatik sare sozialetan eta EAEko kale-euskarrietan, "guraso kontrolerako sare berria" aurkezteko. Izendapenari ere anbiguotasuna dario (gurasoak kontrolatzeko da?), baina QR kodearena okerrago da. Komunikazio agentzia baten orri soil batera besterik ez darama, honaxe.
QR kodearekin gauzatzen den URLak ematen digu pista: https://desarrollo.additu.es/osakidetza/eusk.html
Additu izeneko agentziaren garapeneko orri bat ('desarrollo') dela ematen du... hortik beste desbideraketa bat gertatu behar zen edo sare berria bertan gauzatu behar zen ez dakigu, baina lana amaitu aurretik publizitate kanpaina aktibatu da, eta hor daude alferreko QRak markesinetan. Joan den astean, sare sozial batzuetan ere alferreko URL hori banatu zuten, baina hori zuzendu dute gaurko, astelehenerako, eta orain badirudi helburu den orri honetara bideratzen zaituztela: Ingurune Digital Segurua.
Ematen du, bada, "ingurune digital seguru" hori dela "guraso kontrolerako sare berria".
Eta delako orrian dagoena da 10 orriko gidatxo hau, PDF bat, familian kontsumo digital arduratsua egiteko aholkuekin. Gainerakoan, berriro euskarri publizitarioak, oso harro baitaude egindakoarekin nonbait. Ikusi, markesinetako kartela bera ere jarri dute webgunean, QR kode horrekin bai, inora ere ez daraman QR santu hori!
Horretarako beraz, hau guztia, 10 orriko PDF bat banatzeko. Zortea baduzu eta iristen bazara aurkitzera.
Erantzun
Sartu