EITBk Orain.eus webgunea eta app bat jarri ditu martxan bere albistegien presentzia digitalaren marka berria sortuz. Berri-berria ere ez da marka, ze duela urte eta erdi Orain izena eta irudia zabaldu ziren Whatsapp bidezko informazio iturri gisa. Orain, eraldatu edo osatu egin da hori, dena dela.
Aplikazioa ere ez da guztiz berria, EITB Albisteak izan da orain arte, eta hura martxan jarri zeneko garaiko loturetan klikatzen baduzue, ikusiko duzue Orain app-era doazela estekak orain. Hauek dira loturak:
EITBk jakinarazi duenez, "Orainen EITBren betiko informazio-zerbitzuen zorroztasun eta hurbiltasun osoa izango da nagusi, bere espazio digital berrian."
Webgune berrian gaurkotasunari buruzko albisteak daude, euskaraz eta gaztelaniaz, bideoak, argazkiak... Streaming-ak edo zuzenekoak ere ikus daitezke. Klisk izeneko atala nabarmendu daiteke, albiste-pilulak bideo bertikaletan, beste aplikazio sozial batzuetako bideoak kontsumitzeko modu jarraituan karriak.
Web bidez erabiltzeko: https://orain.eus/ / App bidez, hor goragoko estekak.
Erantzun
Sartu