Teknologia albisteak

Azaroan ere, doako online ikastaroak euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 10:58

UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak euskaraz eta online emango diren doako lau ikastaro eskainiko ditu azaroan zehar. Parte hartzeko, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Anima zaitez!

Doako ikastaroak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak babesten ditu, euskaraz dira eta Asmoz Fundazioak kolaboratzen du horien koordinazioan. Ikastaro guztiak online dira eta parte hartzeko nahitaezkoa da aurretik izena ematea.

Honakoak dira azaroan hasiko diren doako ikastaroak: 

Testugintzatik inprobisaziora: ahozko eta idatzizko komunikazio eraginkorraren gakoak, Joxerra Garzia komunikatzaile adituarekin.
Hasiera: azaroak 7.
Informazioa eta izen-ematea: https://komunikazioeraginkorra.asmoz.org/eu/hasiera/ 


Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren historia eta memoria historikoa Hego Euskal Herrian, Javier Buces Aranzadi Zientzia Elkarteko Antropologia Saileko Memoria Historikoaren Arloko arduradunarekin.
Hasiera: azaroak 11.
Informazioa eta izen-ematea: https://memoriahistorikoa.asmoz.org/eu/hasiera/ 


Zientziaren sorlekuak Euskal Herrian: Bergarako Errege Seminariotik Laboratorium Museora. Zientzia, ondare eta gizarte topaguneak, Rosa Errazkin Bergarako Laboratorium Museoaren zuzendariarekin.
Hasiera: azaroak 12.
Informazioa eta izen-ematea: https://zientziaetaeuskalherria.asmoz.org/eu/hasiera/ 


Euskal Kontsumitzaileen Estatutu Berria (apirilaren 27ko 4/2023 Legea): kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eta eskubideen babes zorrotza, Leire Alberdi Euskal Kontsumitzaileen Elkarteko (EKA/ACUV) abokatuarekin.
Hasiera: azaroak 12.
Informazioa eta izen-ematea: https://euskalkontsumitzaileak.asmoz.org/eu/hasiera/ 

Erantzun

Sartu