Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berri duten 'Klimaren egoera Euskadin' txostenak nabarmentzen du 1970etik, "Euskadiko tenperatura 0,3 °C igo dela hamarkada bakoitzeko". Itsasoari dagokionez, Bizkaiko Golkoan itsas maila 2,5 mm igo da urtero 1993tik. Ihobe sozietate publikoaren bidez eta Euskalmeten laguntzarekin egin da txostena. Txostenean 'Euskadi' EAE da, baina Euskal Herria berotzen ari dela esan dezakegu izenburuan, okerrik egin gabe.
1970etik, Euskadiko tenperatura 0,3 °C igo da hamarkada bakoitzeko. 2022. eta 2023. urteak izan ziren erregistratutako beroenak. Txostenak bero boladen maiztasuna eta iraupena igo direla nabarmentzen du baita ere.
Hamarkada bakoitzean, 1970etik, egun bero eta oso beroak, non batez besteko tenperaturak eta maximoak anormalki altuak diren, eta gau beroak, non tenperatura minimoak ere anormalki altuak diren, sei egun igo dira. Udako egunei dagokienez, tenperatura maximoa 25 ºC-tik gorakoa izan duten lau egun gehiago egon dira hamarkada bakoitzeko. 2022. eta 2023. urteak 75 egun bero baino gehiago izateagatik nabarmentzen dira, 2020an erregistratutakoak 20 egun baino gehiagotan gaindituta, azken hori egun bero gehien izan dituen hirugarren urtea izanik.
Hona datuak munduko joerekin konparatuz:
Hilez hil tenperaturak nola dabiltzan EAEn:
Urteko bataz bestekoak batuz, goranzko joera argia tenperaturetan:
Urte bakoitzaren sailkapen klimatiko bat ere egin du txostenak:
Bero boladen egun kopurua bikoiztu egin da: 1970-2000 aldian 4 egunekoa zen, eta 2014-2023an ia 9koa. Beroaldietan erregistratutako batez besteko tenperatura maximoak ere gorakada bat erakusten du. Ekitaldirik luzeena 2003an izan bazen ere, hamabi-hamahiru egun arteko iraupenarekin, 2022an gertatu zen bero bolada gehien, aurrekaririk gabeko urtea izanik, hogeita hiru egun baino gehiagoko bero boladekin.
Goiko grafiko horretan (eta berehago beste batzuetan) ikusten den Era5-Land datua globala da, konparaziorako emana, eta Europako Copernicus ekimenak neurtzen du.
Egun beroetan, gaueko tenperaturak ere neurtu dituzte:
Beste modu batean esanda, uda gero eta luzeagoa da geurean:
Beroketaren goiko datu horiekin batera, egun hotzen eta izotz egunen murrizketa ere gertatu da.
Itsas mailaren igoerari dagokionez, 2,5 mm igo da urtero 1993tik. 2050. urterako itsas maila 26 cm igotzea aurreikusita dago, eta 2100.erako 51 eta 100 cm artean. 2100. urtean 40.000 pertsona bizi daitezke urak har ditzakeen eremuan, agertokirik okerrenean.
Itsas maila igotzeaz gain, gure itsasoa gero eta beroago dago, baina Europako beste eremuetan baino gutxixeago:
Itsasoaren tenperaturen eboluzioa, anomalien bidez:
Beroketa globala eragiten duten gasen emisioetan bera egin da EAEn, baina Europan baino maila apalagoan:
Txosten osoa euskaraz hemen.
Erantzun
Sartu