Teknologia albisteak

Deskodifikatu: zuzeneko podkast bat hausnarketa kolektiborako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-06-25 : 12:19

Deskodifikatu da Gipuzkoako Foru Aldundiak iaztik martxan duen ekimen bat, zuzeneko podkast bat. Hau da, ekitaldi ireki bat publikoarekin, baina grabatzen da eta ematen da. Gaur hilak 25, asteazkenarekin 18.00etan, tokatzen da ale bat, hain zuzen: Diputazioaren Jauregian, Donostian, Gunea aretoan. "Nortasun harremanak".

Honela aurkezten da gaurkoa: "Nor garen eta nola lotzen garen ulertzeko gakoak, harreman pertsonal eta kolektiboen ikuspegitik."

Parte hartzaileak izango dira:

  • Beñat Olea Irureta: Influencer, aktorea, diseinatzaile grafikoa eta ilustratzailea.
  • Euskoprincess: Artista.
  • German Urteaga Garmendia: Entrenatzaile pertsonala, kirol psikologoa et trans aktibista.
  • Xabin Fernandez Zubeldia: Kazetaria eta aktorea.

Aurreko batzuetako bideoak ikus daitezke Deskodifikaturen biltegian. Honako izenburuekin egin dira aurten honakoak: "Anton Abadia eta adimen artfiziala", "Demokrazia ezbaian, populismoa eta geopolitika", "Nortasun feminista".

Gaurkoaren teaserra jarraian:

Eta agertu nahi baduzu gaur arratsaldekora, eman izena hemen.

Erantzun

Sartu