"Nola kontatzen dugu euskara?", ikastaroa Etxepare Institutuko irakurletzei lotua
Datorren uztailaren 9an jardunaldi/ikastaro interesgarria egingo da Donostian, EHUren uda ikastaroetan, Etxepare Euskal Institutuak antolatuta, San Telmo Museoaren laguntzarekin: Nola kontatzen dugu euskara? Duela urte batzuetatik Etxeparek antolatzen duen "Bikaintasuna Euskal Ikasketetan" urteroko programaren aurtengo edizioa da hau. Ikastaro hauek egiten ditu Etxeparek bere Irakurletza programari begira; horretan munduan aritzen diren irakasleak ere biltzen dituzten ikastaro honetan, eta irakurletarzako hautagai berriak ere aukeratzeko balioko du jardunaldiak: ikastaroak irakurleak hautatzeko deialdietan meritu gisa puntuak ematen ditu.
Hitzaldi formatuko saioen bitartez, euskara nola erabiltzen den eta zer ikuspegitatik azaltzen den aztertuko da uztailaren 9ko jardunaldia. "Moderno den horretatik edo tradiziora jota bakarrik kontatzen den".
Egitaraua, uztailak 9
09:00 - 09:15: Erregistroa
09:15 - 09:30: Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua - Euskara Sustatzeko eta Hedatzeko zuzendaria; eta ikastaro honen zuzendaria ere.
- Jaime Otamendi | Donostia Kultura - Zuzendaria
- Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - Zuzendaria
09:30 - 10:10: “Euskararen marka“
- Estitxu Garai Artetxe | UPV/EHU - Irakaslea
10:10 - 10:50: “Hitanoa mundu zaharretik berrirako bidean“
- Beñat Muguruza Aseguinolaza | UPV/EHU - Irakaslea
10:50 - 11:10: Atsedena
11:10 - 11:50: “Euskara adimen artifizialerako prest? “
- Urtzi Odriozola Lizaso | Codesyntax - Informatikaria
11:50 - 12:30: “Euskara bizirik dagoen ondarea“
- Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna
12:30 - 12:45: Atsedena
12:45 - 13:45: Mahai ingurua: “Nola kontatu nahi dugu euskara?“
- Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - bitartekaritza arduraduna
- Estitxu Garai Artetxe | UPV/EHU - Irakaslea
- Beñat Muguruza Aseguinolaza | UPV/EHU - Irakaslea
- Irene Larraza Aizpurua | Etxepare Euskal Institutua - Zuzendaria
- Urtzi Odriozola Lizaso | Codesyntax - Informatikaria
13:45 - 14:00: Itxiera
- Monika Madinabeitia Medrano | Etxepare Euskal Institutua
- Arkaitz Olea Herrero | San Telmo Museoa - Bitartekaritza arduraduna
Jarduera berezia irakurleekin
Jardunaldiaren biharamunean, uztailaren 10ean, ikastarora etorritako Etxepareko irakurleek ekintza osagarria izango dute San Telmo Museoan. Egunean Behin jokoaren inguruko dinamika bat, CodeSyntaxek antolatua (jokoaren egileak, eta Sustatu agerkari honetakoak).
Gaur egun, 35 irakurletza ditu antolatuak Etxeparek Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan, eta horietan euskara eta euskal kulturako 29 irakasle ari dira lanean. Horietako multzo bat etorriko da jarduera berezi horretara; urtero egiten dena azken aldi honetan (argazkia iazko irakurleen topaketareba).
Gehiago jakiteko eta izen emateak 9koan, hemen.
Erantzunak kargatzen...