Hitz Zentroak beste ebaluazio tresna bat jarri du sarean: Berbak.eus / Kontua da gaztelaniazko txioen euskarazko itzulpenak ebaluatzea.
Gaztelaniatik euskararako itzulpenen kalitatea neurtzen laguntzea da koxka, baina txioen itzulpenak dira kontua, eta hori ez da erraza. Txio dioenean Hitz zentroak, uste dugu Twitterreko mezuez ari direla, baina ez dakigu zehatz. Kontua da agertzen dena txio orijinal bat ere ez dela, baizik eta txio bat gazteleraz, eta hari norbaitek emandako erantzuna, errakzioa. Euskaratuta agertzen zaiguna horixe da, erreakzio hori, eta hori baloratu behar da, ea itzulpen egokia deritzogun, euskara natural edo jatorrean dagoen, eta ea zer adierazgarritasun/neutraltasun maila duen (gaztelerazkoarekin alderatuta).
"Euskararentzako hizkuntza-tresnak ebaluatzeko egiten ditugun hainbat ekimenetako bat da hau", dio Hitz Zentroak. Kontuan izan ikertegi honek egiten dituen ebaluatoiak oso balekoak zaizkiela gero Adimen Artifizialeko euskarazko tresnak (Latxa adibidez) balioztatzeko eta hobetzeko, publiko egin duten azkenengo ikerketan nabarmendu duten bezala.
Parte hartzeko eskatzen duten baldintza bakarra da euskara ama hizkuntza izatea edo gutxienez C1 maila izatea. "Eta hori bai, zure euskal sena ateratzea!". Erantzunak guztiz anonimoak izango dira. Ohartxoa ere gogorarazen digute: "Ebaluatuko dituzun txioak erabiltzaileek idatzi dituzte, eta ez dute gure iritzia edo jarrera islatzen. Baliteke testu batzuk zakarrak, desatseginak edo mingarriak izatea. Mesedez, gogoratu zure iritzia hizkuntzaren erabileraren ingurukoa dela, ez edukiarena."
Nahi baduzu lagundu, hor duzu: https://berbak.eus/
Erantzun
Sartu