Teknologia albisteak

Martxan da Whatsapp Orain, EITBren albiste zerbitzu berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-12-19 : 11:28

Joan den astetik martxan dago Martxan da Whatsapp Orain, EITBren albiste zerbitzu berria. Orain Berriak izeneko marka digital berriaren lehen adibidea da, eta Iban Garate kazetaria du koordinatzaile proiektuak.

Formulario baten bidez harpidetzen ahal zara, hemen. Hiru kategoriatako albisteak jaso ditzakezu euskaraz, aktualitatea, politika, eta "ikusmiran". Baieztapen mezu bat jasoko duzu zure whatsapp zenbakian eta hortik aurrera, albisteak jasoko dituzu, gehienbat irudiz eta bideoz lagunduta. 

Albiste frekuentzia egokia iruditu zaigu, ez gehiegizkoa. Eta une zehatzetan albisteak txukun bidaltzen ditu. Goiko pare bat adibide, joan den asteko albiste parearekin, azken orduko goiztiar bat barne (Asironena).

Orain whatsappeko zerbitzu bezala jaio arren, Orain Berriak marka ez da kanal honetara mugatuko, hau bere lehen banaketa modua da, eta hurrengo asteetan espero dugu ikustea beste sare/zerbitzu sozial batzuen bidez banatuta. Aurkezpenean zerbitzuko EITBko arduradunek esan zutenez, "Bideo formatuko edukiak gailentzen diren WhatsApp Orain zerbitzuak ez du albistegien ohiko estiloa izango: zuzenagoa eta kontsumitzeko erraza izango da, eta euskarri mugikorrei lotuta egongo da. (...) Target-a bereziki zuzenduta dago informazioa azkar eta modu praktikoan kontsumitzen duen 30 urtetik beherako publikoari."

Harpidetzeko beste modu bat, QR kode honen bidez:

 

Erantzun

Sartu