 
                            Latxa txatbota probatarako erabilgarri jarri du Hitz Zentroak, hemen: https://latxa.hitz.eus. Hala iragarri du euskarazko adimen artifizialeko (AA) ekimen honen sortzaileak, EHuko Hitz zentroak: "Jaso ditugun eskaerei erantzunez, zuen eskura jarri dugu Latxaren bertsio ahaltsuena, chatGPT-tik gertu dabilena, baina euskara txukunagoa sortuz."
Ekainean, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza-Politikarako Sailburuordetzarekin elkarlanean, Euskal Herriko eragileekin partekatu zuen Hitz Zentroak Latxa, nahi dutenerako erabili zezaten. Ehun kidetik gora erabili zzuten bi astez, eta Latxaren indargune eta ahulguneez galdetu zitzaien. Tartean galdera zehatza egin zitzaien: “Latxa jendarteak erabili dezan prest dago?” Erantzuna baiezkoa izan zen, eta egokitzapen batzuk egin da, hemen da txatbota.
Zera gehitu du Hitz Zentroak: "Latxa bizirik dagoen proiektua da. Erabili ahala zuen beharretara egokitzeko asmoa dugu. Bitartean, Eusko Jaurlaritzarekin batera ari gara lanean eskala handiko erabilerarako prest jartzeko."
Erantzun
Sartu