EKE Lanjerean lelopean, asteburuan egindako elkarretaratzea jendetsua eta hunkigarria izan zela nabarmendu du EKEk, Eskal Kultur Erakundeak, eta sustengu/sinadura bilketari ekin dio aurrekontu murrizketagatik arriskuan ikusten duelarik jarraipena Ipar Euskal Herriko kultura ekimenen koordinatzaile eta sustatzaile nagusiak.
Loraldia, euskarazko kultura dinamizatzen eta ikusarazten duen kultur proiektu garaikideak, Sormen Digitala Beka ospetsuaren laugarren edizioaren deialdia iragarri du. Ekimen aitzindari honek euskarazko eduki original eta natibo digitalen ekoizpena sustatzea du helburu nagusi, euskal kulturaren panoraman sormenerako eta berrikuntzarako bide berriak irekiz. Proposamenak aurkezteko epea hasi da eta urriaren 19ra arte egongo da zabalik. Beka 10.000 eurokoa izango da, eta proiektu onuradunak urtebete izango du proiektua aurrera eramateko.
Usue Mori matematikari eta informatika irakasleak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sarien 5. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 26an izango da, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako kanpusean.
UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak, euskaraz emango diren doako lau ikastaro eskainiko ditu urrian zehar eta irekita jarraitzen duten gainontzeko formakuntzetan izena emateko epeak.
Irailaren 30ean ospatzen da Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna. Aurten, bost solasaldi antolatu ditugu itzultzaileon eguna ospatzeko.
Atlantikaldia 2014an sortutako Errenteriako kultura topagune eta musika jaialdia da. "Aniztasunaren, sormenaren eta elkarlanaren festa" gisa definitzen dute antolatzaileek, eta prest da jada 2025eko edizioa, irailaren 18tik 21era gauzatuko dena.
Euskaltzaleon Topaguneak urtero Topaldia hausnarketa jardunaldiak antolatzen zituen, eta aurten, Topagunea iazko abenduan Taupa bilakatu zelarik, Taupada izenarekin izango du jarraipena gogoetarako topaketa horrek. Irailaren 25ean izango da, ostegunez, 09:30etik 16:30era, Plateruenea Kultur Aterpean, Durangon. Leloa edo gaia: Ohituren biziberritzea, komunitategintza aktibatzeko giltza.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dakua bere burua, eta elkarretaratze bat deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia), eta arriskuan dago EKE ondorioz. "EKE Lanjerean", deialdiak dioen bezala.
"Adimen artifiziala ikas-irakaskuntza prozesuetan" ikastaroa antolatu UEUk Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bi larunbat (bi goiz) izango dira Iruñean, irailaren 27an eta urriaren 6an.
Euskal Herriak Euskaraz taldeak TindEHEr izeneko ekimena jarri du martxan aurtengo udan, gazte euskaldunengan kontzientzia linguistikoa pizten laguntzeko eta lurralde desberdinen arteko harremanak sustatzeko. Tinder harremanetarako den bezala, izenarekin jokoa egiten duen TindEHEr beste konexio batzuk egiteko da noski.
Duela urtebete aipatu genuen Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako Perplexity.ai bilatzailea, eta berrikusteko garaia dela uste dugu. Batez ere, jende guztiak praktikan erabiltzen dugun Google ere AA bilatzaile bat bilakatu delako. Eta gauzak honela, bilaketaren etorkizuna (edo oraina) AA bada, iruditzen zaigu Perplexity hobea dela. Eta euskarazko emaitzak eta informazioa aurkitzeko praktikoa, gainera. Gainera, beste zerbait zantzuak ere bai Googlen: euskarazko eduki bilaketa espezifikoetan, erdarazko edukiaz erantzuteko joera nabarmena.
Datorren ostiralean, irailak 12, hasiko den Open Sestao Basque Country xake txapelketan parte-hartzaileek ez dira herrialde-banderekin lehiatuko. Euskal antolakuntza saiatu zen Israelgo jokalariei esaten ez zezatela jokatu beren estatuko banderarekin, baina kasua Isralego hedabideetan zabaldu zen, eta FIDE nazioarteko federakuntzak esku hartu zuen, hori egitea debekatuz Sestaokoei. Ondorioz, guztiak bandera gabe lehiatzea erabaki du antolakuntzak. 235 xakelari daude izena emanda, eta zazpi Israelgoak dira, Eguneraketa, irailak 10: Sestaoko Xake Klubeko presidenteak elkarrizketa batean esan du Israelgo jokalariei betoa jartzen saiatu direla.
EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak "EAEko Zientzia eta Teknologiaren 45 urteko garapena Pedro Miguel Etxenikeren begiradatik" ikastaroa antolatu du irailaren 30erako. Miramar Jauregian (Donostia) izango da eta streaming bidez ere zuzenean jarraitu ahal izango da.
Itsuki Irratia Bermeo ahotsa izan zen 1985etik 2022ko otsailera art. Orduan, zailtasun ekonomiko eta teknikoek proiektua bideraezin bihurtu zuten, eta irratiaren itxiera ekarri zuten. Baina urtebeteko berrantolakuntza prozesu baten ondoren, irailaren 1ean berriro martxan jarri dute 22025 honetan.