Teknologia albisteak

Rikardo Arregi sariak 2025: finalistak eta ohorezko mugarria (Jakoba Errekondo)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:04

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien (RAKS) 2025eko edizioak, sari hauen 37. aldiak, azaroaren 26an izango du ekitaldia Andoaingo Bastero kultura etxean (19.00etan). Komunikazio eta kazetaritza sarietako finalistak jakinarazi dira, eta ohorezko mugarri saria nork jasoko duen ere esan dute: Jakoba Errekondo komunikatzaileak.

 

Ohorezko mugarria

Jakoba Errekondo Saltsamendi (Usurbil, 1961). Laborantzan ari da Aginagako bidean dagoen bere Aranburu izeneko baserrian, eta kolaboratu izan du azken urteotan Euskadi Irratian, Argia astekarian eta Elhuyar aldizkarian. Bizi baratza izeneko liburuengatik ezaguna da.

Kazetaritza sarirako finalistak

Komunikazio sarirako finalistak

  • Zurrunbiloa proiektua, gazteen osasun mentala erdigunean jartzen duen proiektu berritzaile eta partehartzailea. Elhuyarren proiektua.
  • Ulua bideopodkasta. Ulu Media ekoiztetxearen proiektua.
  • GUKA Euskaltzaleen Mugimendua. Bilboko euskalgintzaren ekimena.
  • ON.EUS ataria. Ipar Euskal Herrian aurten abiatutako proiektua (aurkezpena Sustatun).

Irabazleek 9.000 euroko saria eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra jasoko dituzte. Azaroaren 26ko ekitaldirako ez da sarrerarik behar, baina izena ematea gomendatzen dute: idatzi RAKS (a bildua) andoain.eus helbidera.

Erantzun

Sartu