Teknologia albisteak

Indusmedia 2025, adimen artifiziala ardatz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:24

Indusmedia 2025, azaroaren 27an izango da Orona Ideon (Hernani). SPRI-Garaia Enpresa Digitalak antolatuta egingo da aurten Indusmediaren edizio hau. Urtzez urte enpresa industrialentzako marketin digitala tratatzeb da biltzar honetan, eta aurtengo gaia izango da "Estrategia, berrikuntza eta adimen artifizial (AA) aplikatua industria-marketinean".

Egitaraua

Hasiera

  • 09:00 – 09:30. Akreditazioak eta harrera. Ongietorri kafea networking gunean.
  • 09:30 – 09:40. Irekiera instituzionala. Eli García, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko Zuzendaria

Saioak: Marketing industrialaren estrategian, berrikuntzan eta eboluzioan sakontzen

  • 09:40 – 10:10- Almudena Rodríguez Pardo. "Objectives & Key Results (OKRs): marketin digitaleko estrategiaren Grial Santua?"
  • 10:10 – 10:40. Ricardo Tayar. "AA + CRO: industria-merkatuetan lehiatzeko binomio berria"
  • 10:40 – 11:00. Dinuy. Antxon López, Zuzendari Nagusia. "Aurrera egiteko, digitalizatzea: DINUYren bilakaera salmenta konektatu eta eraginkorrago baterantz"
  • 11:00 – 11:30 Kafeaa eta networking-a

Saioak: AA aplikatua salmenta-zikloan eta B2B sinesgarritasunean

  • 11:30 – 12:00. Rafa Teresa. "AA praktikoa industria-salmentetarako: automatizatu konplikaziorik gabe eta irabazi denbora errealean saltzeko"
  • 12:00 – 12:30. Anna Bayón Orcajo. "AA, sinesgarritasuna eta negozioa: marka pertsonalaren rola B2B erabaki-hartzean"
  • 12:30 – 12:50. Hiperbaric. Cristina Pérez Villegas, Komunikazio eta Marketin Zuzendaria "Estrategia digital aurreratua, Asiako merkatuetara hedapena, WeChat kanala Txinan eta nazioarteko filial berriaren irekiera"

Amaiera

  • 12:50 – 13:10. Azken dinamika - Kahoot Indusmedia 2025. Jarduera parte-hartzailea, publikoarekin eta sariarekin
  • 13:10 – 13:30. Itxiera

Izena emateko,hemen.

Erantzun

Sartu