Teknologia albisteak

Puntueus

Erabiltzailearen aurpegia

Zure espresio digitala

Erabiltzailearen jarduna

Kaixomundua lehiaketaren VI. edizioak inoizko parte-hartze handiena izan du

2025-05-20 : 15:55

Puntueus Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketaren VI. edizioa amaierara iritsi da, eta  Bilboko EITBren egoitzan egin da sari banaketa ekitaldia. Aurtengo edizioak inoizko parte-hartze handiena izan du. 68 ikastetxetako 1.600 ikaslek hartu dute parte, 587 taldetan banatuta, eta guztira 273 webgune aurkeztu dira. Olatz Arbelaitz PUNTUEUSen lehendakariak azpimarratu duenez, “kopuru hauek erakusten dute lehiaketak duen eragin positiboa hezkuntza komunitatean”.

Erreferente berrien bila: abian da Gladys Sariaren 5. edizioa

2025-04-08 : 09:08

Gladys del Estal informatikariaren izena daraman sariaren helburua ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferente berriak sortu eta haien lana jendarteratzea da. Horrez gain, Donostiako Informatika Fakultatean ikasi zuen emakume haren lana gogoraraztea ere bada lehiaketaren xedeetako bat da. Bostgarren edizioa aurkeztu da, eta izen-ematea zabalik dago jada; hautagaitzak www.gladyssaria.eus webgunean aurkeztu daitezke ekainaren 1era arte. 4.000 euroko ordainsaria jasoko du irabazleak.

La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

2025-03-27 : 14:35

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea neurtzeko, gaurdanik zenbait .EUS domeinuren irisgarritasuna monitorizatuko du Puntueus-ek, hurrengo urrats posibleetan laguntzeko.

‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

2025-03-20 : 09:26

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik lantzen da, fokua ez da soilik biktiman jartzen, erasotzailean baizik.

Euskarazko digitalizazioa indartzeko urrats berria: labur.eus berritu eta sendotu da

2025-03-04 : 17:32

Labur.eus berrituak, diseinua eta erabiltzaileen esperientzia hobetzeaz gain, profesionalentzako zerbitzu aurreratuak eskainiko ditu.

Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

2025-02-27 : 10:29

PUNTUEUSek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. WEBTEST.EUS izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.