Elhuyar
Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu
Artikuluak
Elhuyarrek prest dauka eguzki-eklipseari eskainitako eduki-sorta
2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipsea azken urteotako gertaera astronomiko garrantzitsuenetako bat izango da: azken 100 urteetan Euskal Herrian ikusgai izango den eguzki-eklipse oso bakarra. Artikotik eta Groenlandiatik barrena etorriko den eklipsea da; mendebaldean hasi, eta ekialderantz urrunduko da. Gertakariari begira, Elhuyar Zientzia hedabide digitalak eguzki-eklipseaz gozatzeko edukia jarri du gizartearen eskura: Fenomeno astronomikoaren gakoak hainbat formatutan daude eskuragarri: bideoak, audioak, elkarrizketak, hitzaldia...
Elhuyar Zientzia Azokako sariak banatu dira
- Bilboko Areatzan egin den sari-banaketarekin amaitu da 2026ko Elhuyar Zientzia Azoka.
- Sarituek Espainiako eta nazioarteko azoketarako bidaiak eta ikasketa-bekak jaso dituzte.
Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute
Elhuyarrek eta Euskaltzaindiak bost urterako lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Bi erakundeok bakarka egiten duten lanen osagarritasuna, elkarrekikotasuna eta sinergiak ehuntzea dira lankidetzaren ardatz nagusiak. Gogoratu behar da Euskaltzaindiaren Osoko Bilkurak Elhuyar Akademiaren elkarte atxikia izatea onetsi zuela 2025eko uztailaren 18an.
Elhuyar Hiztegia: 30 urte eta 75 milioi kontsulta
- Elhuyar Hiztegia paperean sortu zenetik 30 urte bete dira aurten.
- 2025ean, 75 milioi kontsultako langa gainditu zuen Elhuyar Hiztegiak.
- Erreferentziazko baliabidea da Elhuyar Hiztegia: hiztegia ez ezik, euskaraz idazteko hainbat tresnaren bilgunea ere bada.
Eguzki-eklipsea, lodifobia eta adimen artifizial kritikoa landuko dira “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloan
- Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute ziklo hau, eta hiru saio eskainiko dituzte urte-hasierako lauhilekoan.
- Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, interes sozialeko gaiak landuko dira hiru emakume zientzialari hauekin: Virginia Garcia Pena, Usue Mori Carrascal eta Mijo Lizarzaburu Garcia.
- Saioak euskaraz izango dira, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
Gazteen osasun mentala aztertzen duen Zurrunbiloa proiektuak kirolean jarri du arreta oraingoan
- Zurrunbiloa proiektuak kirolaren esparruan egin du hausnarketa, aditu eta gazteekin.
- Azterketak kirolaren onurak erakutsi ditu, baina baita dinamika kezkagarriak ere, nerabeen aurkako biolentziaren sintomak direnak.
- Kutxa Fundazioaren eta Elgoibarko Udalaren laguntza jaso du proiektuak kirolaren esparrurako egin den hausnarketa honetan.
- Gazteen osasun mentalaren inguruko begirada eraldatzea du helburu Zurrunbiloa proiektuak.
Leiho Morea webgunea aurkeztu du Elhuyarrek
Gaur goizean aurkeztu dute Leiho Morea webgunea Elhuyarren, Usurbilgo egoitzan. Feminismoaren alorreko edukiak ulertzeko, sortzeko eta ikertzeko tresna bat da. Feminismoarekin lotutako euskarazko edukiak biltzen ditu, eta hiztegi terminologiko eleaniztuna ere badu. Idatzizko edukia eta ikus-entzunezkoak uztartzen dituen euskarazko lehen corpusa ere bada Leiho Morea.
Argi-ilunak utzi ditu zientziak 2025ean: txertoen arrakasta eta glaziarren galera
- Elhuyarrek urtean zehar zientziaren eta teknologiaren arloan landutako albiste esanguratsuenen zerrenda osatu du.
- Zerrenda 10 albistek osatzen dute, nazioartekoak zein gertukoak.
Elhuyar Zientzia hedabide digitala aurkeztu du Elhuyarrek
- Zientzia eta teknologiako hedabide digitalak 25.000 edukitik gora ditu
- Hedabide digitala euskaraz sortua dago, bertako ahotsekin eta begiradekin, gure teknologiarekin eta mundu zabaleko edukiak ekarrita.
- Diseinu dinamikoa eta funtzionala du.
Elhuyar Zientzia Azokan izena emateko epea zabalik!
- Azokan parte hartu nahi dutenek webgunean eman beharko dute izena.
- 2026ko maiatzaren 6tik 9ra egingo da azoka Bilboko Areatzan.
- Ikasturtean zehar egindako zientzia eta teknologia-proiektuak erakutsiko dituzte 12-18 urte bitarteko gazteek.