
2023ko deialdia zabaldu du EIZIEk Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketarako. Laginak bidaltzeko epea maiatzaren 8an amaituko da.
«Haurrentzat itzultzea eta gazteengana itzultzea» solasaldia izango da Bilbon, azaroaren 16an. Aiora Jakak, Miren Agur Meabek eta Patxi Zubizarretak parte hartuko dute Haur eta Gazte Literaturaren itzulpenaren inguruko solasaldi honetan,
2022an, Literatura Unibertsala bilduma osatzeko, bigarren deialdi bat egin zen, Ahmadou Kouroumaren Les soleils des indépendences liburuaren itzulpena esleitzeko.
Literatura Unibertsala bilduma osatzen jarraitzeko, bigarren deialdia antolatu du EIZIE elkarteak.
2022ko deialdia zabaldu du EIZIEk Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketarako. Txekierazko, italierazko eta ingelesezko lan bana aukeratu dira itzulpeba egiteko. Proposamen eta laginak bidaltzeko epea ekainaren 29a bitartekoa da.
Ezer baino lehen, eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi! Liburuaren Egunaren harira antolatu genuen asteburuan, eta pozik gaude emaitzarekin. Lehen saria (bi liburu) Mikel Ayllonek irabazi du, eta bigarren saria (liburu bat) Itziar Santínek. Zorionak, Mikel eta Itziar!
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu dugu, eta sariak ere banatuko ditugu!
2021eko lehiaketaren 2. deialdiko esleipenaren berri ematera gatoz.
«Itzulpengintza lanbide» ikus-entzunezkoa egin dugu aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
2021eko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz. Bi itzulpen proiektu bultzatuko ditu EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen elkarteak) aurten, bat Miren Arratibel eta Aintzane Atelak aurkeztutako proposamena, eta bestea Joannes Jauregik aurkeztua.
Webgunean dugu informazio guztia.
Laginak aurkezteko epea: 2021eko ekainak 9.
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu dugu, eta sariak ere banatuko ditugu!