Teknologia albisteak

Literatura Unibertsala itzulpen-lehiaketako esleipena (Oe, Gordimer)

2025-09-29 : 15:38

2025eko lehiaketaren 2. deialdiko esleipenaren berri ematera gatoz. Aurkezturiko proiektu guztiak aztertu eta gero, itzultzaile hauei esleitu zaie Literatura Unibertsala bildumarako liburuen itzulpena:

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Iñigo Roquek, Aitor Blancok eta Inazio Mujikak (Eusko Jaurlaritzak, EIZIEk eta Erein - Igela argitaletxeek izendaturik, hurrenez hurren).

Kenzaburo Oeren lana (japonieraz, われらの狂気を生き延びる道を教えよ, Warera no kyōki wo ikinobiru michi wo oshieyo; euskaraz 'esaiguzu nola gainditu gure eromena') itzuli izan da izenburu hauekin:

  • Dinos cómo sobrevivir a nuestra locura (es)

  • Dites-nous comment survivre à notre folie (fr)

  • Teach Us To Outgrow Our Madness  (en)

1969an ipuin bilduma gisa argitaratu zuen Oek, hiru ipuinez osatua, eta lehenak ematen dio izenburua liburuari. Ipuin honetan, zoo bateko hartz polarren puttzura erortzen da gizon bat, eta bere bizitzaz hausnartzen hasten da kinka horretan.

Nadine Gordimer hegoafrikarraren Burgesaren alaba (Burger's Daughter) eleberri historikoa da, 1970eko hamarkadako Hego Afrikan eta apartheidean kokatua, eta 1979an argitaratua. Protagonistak dira Rosa eta bere zirkulua, aparthaidearen kontrako ekintzaile zuri batzuk. 

Erantzun

Sartu