Teknofiloen albistegia

CodeSyntax

Erabiltzailearen aurpegia

Internet services. CMS's, mastery of Twitter streaming handling. Python programming: Plone, Django.

Erabiltzailearen jarduna

"Egunean behin", tribial estiloko jokoa argitaratu dugu Android eta iPhonerako

2019-03-13 : 18:29

Mugikorrerako aplikazio berri bat argitaratu dugu aste honetan. Egunean Behin deitzen da, eta tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat da. Erabiltzaileek 10 galderako galdetegi bat erantzun beharko dute (egunean behin, egunero partida bat), ahalik eta denborarik laburrenean. Astean zehar jokatutako 7 partidetan onena izan denak oparia jasoko du igande gauero; eta astelehenetan partida berria hasiko da. Euskaratik eta euskaraz sortutako 50.000 galdera daude gehituta datu-basean. Jaitsi eta probatu, Android eta iPhonerako dago garatuta.

JarriON aplikazioa berritu da, podcast eta zuzeneko ikus-entzunezkoekin

2019-02-28 : 08:59

JarriON aplikazioa, euskarazko ikus-entzunezkoak telebistarekin lotzen dituen aplikazioa berritu egin dugu. Android bertsioaz gain, iOs bertsioa ere badu orain iPhoneetarako, eta lehen bideo-kanalak zituen tokian, horiez gain, podcast edo audio-kanalak ditu, eta baita zuzeneko irrati eta telebista streaming-ak. Hori guztia tekebistarekin lotu daiteke Chromecast gailu bat badaukazu. Estreinaldirako, sustapeneko kanal extra gisa, euskaraz ez da izango baina Auzitegi Goreneko Proces-aren epaiketako zuzenekoa jarri dugu, non Urkullu lehendakaria agertzekoa den 10.00etatik aurrera.

Bosgarren Loraldia Bilbon, webgune berrituarekin

2019-02-18 : 14:17

Bilbon, udaberrian, euskarazko kulturaren festibala egiten da duela urte batzuetatik hona. Aurtengoa 5. Loraldia izango da, eta nobedadeen artean, webgune berritua du jaialdiak, CodeSyntax-ek garatua eta diseinatua (PC zein mugikorretarako).

1

Irakurri Dut, irakurtzaletasuna sustatzeko app bat, hileroko sariarekin

2018-06-15 : 09:10

Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke euskarazko aplikazio berria: Irakurri Dut. Norberak irakurritako liburuei iruzkinak eta notak eman diezizkioke erabiltzaileak, eta baita besteen irakurzaletasun eta iruzkinak kuxkuxeatu.

#Mendiak aplikazioak iPhone bertsioa eta webgunea ditu orain, Mendiak.eus

2018-04-04 : 15:51

Iaz abiatu genuen Codesyntaxen Mendiak egitasmoa. Gure helburua izan da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea. Guztia ere euskaraz, gezurra badirudi ere, gure mendien inguruan aurki dezakegun informazio gehiena erdaraz baitago sarean. Iaz Mendiak APPa garatu ostean, aurten bi garapen gehiago egin ditugu. Batetik, eta hau izan daitezke garrantzitsuena, Mendiak.eus webgunea argitaratu dugu; bestetik, Android aplikazioan ere eguneraketak egin ditugu eta iPhonerako bertsioa ere kaleratu dugu.

2

JarriON aurkeztu da, euskarazko ikus-entzunezkoen Chromecast aplikazioa

2018-03-20 : 18:24

Euskarazko edukiak nahieran ikusteko "telebista" da JarriON. Izatez, aplikazio mugikor bat da, Android telefonoetan dabilena, eta bideoak telefonoan bertan ikus daitezke. Baina ere berean, edukiak telebistara igaro daitezke Chromecast aparailu bat badaukazu etxean. Izatez, euskarazko edukien lehenbiziko Chromecast aplikazioa da JarriON. Codesyntaxek garatu du eta software libreko garapena da (kodea GitHub-en).

TBX app, euskarazko bideo ikusienak

2018-01-25 : 17:50

TBX proiektua berritu dugu, Interneteko euskarazko bideoen agregatzailea. Bere web-eko agerpena hobetzeaz gain (funtzio berriekin), aplikazio bat ere garatu dugu. Unean unean euskaraz Interneteko bideoetan biralki zer ari den mugitzen jakiteko, instalatu TBX app berria. iOS/iPhone eta Android sistemetarako dago aplikazioa garatuta, eta Google Play eta iTunes aplikazio dendetan aurkituko duzue.

TBX app

2018-01-24 : 15:27

4

2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoak

2018-01-15 : 13:46

Youtuben argitaratzen diren euskarazko bideoak gordetzen ditu TBX.eus webguneak, modu automatikoan. Duela urte bete inguru argitaratu zen eta harrezkero euskarazko bideoak detektatzen eta biltegiratzen joan da. Horrela, 2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoetako batzuk zeintzuk izan diren jakin dezakegu. Hemen dituzue, ikuskatze gehien izan dituzten bideo horiek*.

Hara nola gerta daitekeen Googleren heriotza

2017-05-29 : 12:28

Sareko erraldoi handia da Google, zalantzarik gabe (bere akzioak maximo historikoetan daude). Garai batean Microsoften esku zegoen nagusitasuna, Googlerena da azken hamarkada honetan. Hala ere, Interneten aldaketak etengabeak dira eta orain gailurrean dagoena, laster egon daiteke beherago (edo erabat ahaztuta). Antzeko hainbat adibide ikusi ditugu azken urteotan (gogoratzen duzue Yahoo???). Hortaz, posible ote, etorkizun laburrean, Googleren nagusitasun hori ezbaian jartzea? Erraldoi izatetik, bazterreko izatera igarotzea? Galdera horiei erantzuten saiatu da Daniel Colin James, eta Googleren heriotza nolakoa izango den iragarri digu, arrazoiak eta adibideak emanez. Hara hemen, artikulu hartan oinarritutako hausnarketa txiki bat. 

1

TBX, euskaldunok ikusten ditugun bideoen batzailea

2017-03-22 : 15:31

TBX jaio da. PuntuEus bat da, eta te-be-ixa ahoskatzen da. Euskaldunok sarean ikusten ditugun bideoen sailkapen automatiko eta jarraitu bat da. Lehen bertsio honetan, eguneko, asteko, hilabeteko eta urteko ranking aldakorrak eskaintzen ditugu. Besteak beste, sareko euskarazko bideoei bisibilitatea ematea da proiektuaren helburuetako bat.

LIBRECON 2016 software librea, 4.0 Industria eta finantza zerbitzuentzat

2016-11-23 : 13:12

Euskadiko software libre eta ezaguera irekien enpresen ESLE elkarteak antolatuta, atzo eta gaur, azaroaren 22 eta 23a, LibreCon 2016 ari da ospatzen Bilboko Euskalduna Jauregian. Seguruenez, 4.0 Industriaren eta Finantza Sektorearen erronka berriei Open Source IKT irtenbideak ematea helburu duen enpresa-topaketa handiena izango da aurtengo Librecon. Izan ere  ESLEk antolatu duen bi eguneko ekitaldian 1.500 profesional, 600 enpresa eta erakunde, eta 80 ponente baino gehiagoren parte hartzea espero da.

"Mendiak", Euskal Herriko mendien aplikazioa

2016-09-20 : 10:24

Mendiak izeneko APPa aurkeztu dugu. Euskal Herriko mendizale guztiei zuzendutako aplikazioa da, doakoa eta euskaraz. Euskal Herriko 1.500 mendi ezagunenen katalogoa biltzen du, eta mendizaleei bere igoera guztiak markatzeko aukera emango dio, eta bere historial osoa gordetzekoa: zein mendi igo duen, noiz, zenbat aldiz. Horrekin batera, mendi bakoitzaren argazkiak eta iruzkinak gehitzeko aukera ere badago, eta informazio guztia lagunen artean partekatzekoa. Android dendan jaitsi dezakezu.

1

Zeintzuk dira jarraitzaile gehien dituzten euskal twitterlariak

2016-07-04 : 15:12

Twitter bidez egin dute galdera hori asteburuan: zeintzuk dira jarraitzaile gehien dituzten euskal txiolariak? UMAP.eus erremintari esker jakin dezakegu hori. Izan ere, UMAPek Twitterreko euskarazko jarduna batu eta aztertzen du eta, besteak beste, euskaraz ari diren Twitter kontu jarraituenak zeintzuk diren jakin dezakegu. Zalantzarik gabe, une honetan Asier Illarramendi (@illarra4) futbolaria da euskaraz egiten duen txiolari jarraituena (385.905 jarraitzaile). Hona hemen zerrendako hurrengoak.

Aurrekoak ››