Teknologia albisteak

Sustatu

Erabiltzailearen artikuluak

Geo-jokoak: irudietako tokiak mapa batean kokatuz

Sustatu
2024-07-22 : 08:28

Geoguessr aplikazio eta joko geografikoa da, non mundu osoko ausazko kokalekuetan jartzen zaituen sistemak, eta denbora jakin batean munduko mapan ahalik eta kokapen gertukoena asmatu behar duzun. Aukera gehienak ordainpekoak dira eta horregatik doako alternatiba bat ere aurkeztuko dizuegu: City Guesser. Geo eta Hiri Asmatzaileak lirateke euskaratuta. Eguneraketa asteazkena 24: domeinu aldaketa egin berri du City Guesserrek (hau da kasualitatea!) https://cityguesser.eu/-ra igarota eta zuzendu ditugu albisteko estekak.

Asteko errepasoa: uztailak 15 - 21

Sustatu
2024-07-21 : 15:42

Sustatu albistegian aste honetan izan ditugun albisteen errepasan, Iruña-Veleiako zirkuaren aurkikuntza zirraragarria, PwPush tresnaren berri segurtasunaren garrantzia azpimarratu nahian, eta Egunean Behin jokoaren 15. denboraldiaren errepasoa, besteak beste.

Hizlandia: blog eta podkast kulturala

Sustatu
2024-07-21 : 09:52

Duela hilabete batzuk jarri zuen martxa Hizlandia proiektua Kulturaz Azpeitiko kultura kooperatibak. Blog gisa lehenbizi, eta gutxira, Berria egunkariarekin batera, podkasta ere bai. Azken audio aleari buruz esan du Ana Galarragak adibidez: " Atala entzun bitartean, ezingo duzu beste ezer egin, hain estu kateatzen zaituzte Arantxa Iturberen gogoetek eta Jose Luis Otamendiren ahotsak, Anariren Gari eta goroldiozko-ren orrietan barrena zaramatzatenean."

Ghiblik partzialki zentsuratu digun zuzeneko emanaldia hemen

Sustatu
2024-07-20 : 11:39

Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoa ezin dizuegu osorik jarri: Ghibli japoniar anime ezagunen ekoiztetxeagatik (eta badaude aurrekariak Ghibilk euskara jazartzekoak) Tratatu dugu berriketan nola Hayao Miyazaki handiaren estudioko filmak ezin diren euskaraz ikusi aretoetan, ezta streaming plataformetan. Baina badaude bide extra-ofizialak: Azpitituluak Euskaraz eta  Euskal Encodings-en eskutik. Baina demostrazioa egin dugu Ponyo itsaslabarrean filmaren zati bat ematen zuzenekoan (audioa japonieraz eta azpidatziak euskaraz, itsatsi dugun irudian bezala), eta, ttak!, Youtubera igo dugunean detektatu digute. "Quod erat demonstrandum", Ghibli gozatzeko euskaraz modu pirata samarrean egin behar da. 

Primeran streaming plataforman zuzenekoak izango dira: gaur lehenbizikoa

Sustatu
2024-07-18 : 15:45

Gaur iragarri du Primeran streaming plataforma euskalduna zuzenekoak eskaintzen hasiko direla. Gaur uztailak 18, osteguna, 20:30ean etan izango da lehena DANTZ POINT SAGÜES festibala.

PwPush, pasahitzak jakinarazteko tresna bat

Sustatu
2024-07-18 : 10:41

PwPush da Password Pusher zerbitzuaren izen laburra eta domeinua. Funtzio sinple baina inportante bat betetzeko balio duen tresna da: pasahitz edo sarbide URL sekretu edo gorde beharreko bat modu seguruan jakianarazteko balio du, segurtasun adituen arabera ez baita gomendagarria e-postaz edo mezularitza sistema batetik pasatzea halakoak. Euskaraz ere badago PwPush, oker txikiren bat edo beste baduen arren itzulpenak.

Kaixo Ben-Hur! Zirku erromatarra izan daitekeena aurkitu dute Veleian

Sustatu
2024-07-17 : 14:08

Atzo aurreratu zituzten zenbait tokitan lehen albiste eta irudiak, eta gaur baieztatu du Arabako Foru Aldundiak: Iruña-Veleiako aztarnategi erromatarrean zirku erromatar oso bat dago lurpean. Tira, haren arrastoak bederen, ez baitakite oraindik zirkuaren egiturak azalduko ote diren etorkizuneko indusketetan, edo paisaian utzitako arrastoak soilik, hori ere posible baita.

Chronolog, naturaren eraldaketa elkarlanean dokumentatzeko proiektua

Sustatu
2024-07-17 : 08:46

Amerikako Estatu Batuetan zentratua dagoen webgunea da Chronolog, baina ideia ona dirudi eta printzipioz edozein tokitan planteatu daiteke. Zera da koxka, komunitateak ingurune jakin baten eraldaketa eta eboluzioa zaintzea eta dokumentatzea, toki beretik argazkiak aterata. Ikusi puntu jakin batean, adibidez, ulertzeko.

Ghibli eta Miyazaki euskaraz: aukera extra-ofizialak

Sustatu
2024-07-15 : 12:04

Egun hauetan Ghibli etxea sustapenean ari da bere bi film klasiko berriz Europan merkaturatzen. Batetik 40 urte Nausikaa filma estreinatu zelarik, Hayao Miyazaki handiak zuzendutako lehen arrakasta handia, horixe iritsi da aretoetara. Eta Gaztelu Ibiltaria ere bai. Eskaerak izan dira lan hauen euskarazko bertsioen eskuragarritasunaren alde, eta ez dakigu kasurik egingo dieten... Baina. bitartean, kontuan izan badagoela Ghibli pixkat euskaraz, Euskal Encodings eta Azpitituluak Euskaraz webguneetan.

Asteko errepasoa: uztailak 8 - 14

Sustatu
2024-07-14 : 12:29

Sustatu albistegian aste honetan izan ditugun albisteen errepaso laburra. Uztailaren 8tik 14ra bitartean. Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio berria, Izaskun Arrue Kulturgunea irekitzear dela (webgunea prest jada), edo Zarauzko Euskal Jaiaren mendeurrena, beste albiste batzuen artean.

Nola darabiltzaten euskal gazteek telebista eta sare sozialak albisteez jabetzeko

Sustatu
2024-07-13 : 10:51

Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, bi astetan jorratu dugun kontu bati buruz jardun dugu nagusiki, nola Ikusiker inkestak aztertu dituen euskal gazteen albiste-iturriak eta aktualitateaz informatzeko ohiturak, bi alorretan zentratuta: sare sozialena, eta telebistaren kontsumoa. Eta Librera Reader eta AhoTTS softwareen konbinazioaz ere hitz egin dugu.

Telebista euskal gazteen informazio-iturri gisa (Ikusiker)

Sustatu
2024-07-12 : 10:42

Ikusiker Behategiaren txosten berrienaren analisia argitaratu genuen joan den astean, euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan sare sozialak nabarmentzen direla nagusiki. Baina txostenean datu gehigarria zegoen, telebista ere informazio iturri nagusi bat zela, horrela erabiltzen baitute gazteen % 68k. Eta telebista kontsumo horri buruzkoa da artikulu hau.

Izaskun Arrue Kulturgunearen irekiera datorren astean azkenean

Sustatu
2024-07-12 : 09:05

Datorren ostegunean, uztailaren 18an, irekiko da azkenean Izaskun Arrue Kulturgunea (IAK) Gasteizen. Dagoeneko zabaldu dute IAK.eus webgunea. Gasteizko Udalaren eta  Lazarraga Kultur Elkartearen azken hilabeteetako gorabeherak gainditu ziren, eta ekainean 2024ko hitzarmena eta konponbidea sinatu ondoren, berehala lanari ekiteko prest zeudela demostratu dute. Irekiera ekitaldia uztailaren 18an izango da; 18:15etik aurrera egingo dute aurkezpena. 

Zarauzko Euskal Jaiak 100 urte

Sustatu
2024-07-11 : 11:34

Datorren irailaren 9an Euskal Jaia izango da berriz Zarautze: ehun urte beteko ditu festa honek aurtengoan. Mendeurrena dela eta, Zarauzko Udalak Euskal Jaia 100 urte! kantua eta bideoklipa prestatu ditu. 

Orotariko Euskal Hiztegia berritu du Euskaltzaindiak

Sustatu
2024-07-10 : 08:30

Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) edukiz aberastu eta itxuraz berritu du Euskaltzaindiak. 147.000 sarrera baino gehiago ditu jada, eta adibideek 700.000ko marka gainditu dute. Eduki horretara iristeko modua eta bilaketa erraztu dute Interneteko bertsioan orain.

Kultura sustapenerako Jaurlaritzaren dirulaguntzak

Sustatu
2024-07-09 : 12:09

Kulturaren sustapenerako eta banaketarako 2024ko dirulaguntzen deialdiakk, Eusko Jaurlaritzak urtero ematen dituenak, duela egun gutxi argitaratu ziren. Uztailaren 26ra arte dago epea aurkezteko arte eszeniko eta plastikoetan, literaturan eta musika sailetan.

PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean audioliburuen gisa

Sustatu
2024-07-08 : 08:48

Alex Gabilondo software librearen zaletuaren gida batetik probatu dugu, eta ibili dabil: PDF eta ePubak euskaraz entzun mugikorrean (edo Android gailuetan zehatzago) audioliburuen gisa. Software libreko doako tresnekin, gainera.

Asteko errepasoa: uztailak 1 - 7

Sustatu
2024-07-07 : 12:39

Sustatu albistegian aste honetan izan ditugun albisteen errepaso laburra. Uztailak 1etik 7ra bitarte. Ikusiker Behategiaren txosten berriena analisatu dugu, gazteen informazio ohituen berri dakarrena. Euskarazko 100 azpidatzi gehitu dituzte Filmin streaming plataformara, tartean boluntarioek Azpitituluak Euskaraz webgunerako sortuak. Eta beste albiste batzuk.

Dokumental didaktikoa: Eibar desarrollismoaren urte gorenetan

Sustatu
2024-07-06 : 11:27

Badihardugu Euskara Elkarteak "Eibar 1960-1980: gozo eta mikatz" gazteei zuzendutako dokumentala prestatu du Eibarko Udalaren Egoibarra Batzordearen eskariz. Ikuspegi ezberdinetatik, Eibarrren diktaduraren azken urteak eta trantsizioaren hasierakoak nola bizi izan zituzten ezagutzeko aukera ematen du dokumental honek, sarean Youtuben ikusgai jada.

Nola informatzen dira euskal gazteak? sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Sustatu
2024-07-05 : 10:58

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen iturri nagusia, eta ondoren, telebista kanal ohikoak. Komunikabide tradizionalen gainbeheraren erakusgarri da, egunkariek eta bereziki irratiak lortzen duten datu txikia. Ikusiker 2018/2019 ikasturtean sortu zen eta NOR Ikerketa Taldeak, EITBk, Tabakalerak eta Kulturaren Euskal Behatokiak osatzen dute.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››