Pantailak Euskaraz mugimenduak Pantailaldia antolatu du bigarrenz (lehena 2022ko azaroan izan zen). Euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko ariketa maiatzaren 6tik 14ra egingo dute, Euskaraldia hasi aurretik. Ekimenean aldez aurretik izena emateko eskatu dute antolatzaileek, https://pantailakeuskaraz.eus/pantailaldia orrian izena eman datieke, maiatzaren 6a bitartean.
Pantailaldiak helburu bikoitza dauka: batetik, euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea du helburu, eta, bestetik, pantailen munduan euskarak dituen gabeziak agerian utziz erakundeak euskararen aldeko pausoak ematera gonbidatzea. Bigarren puntu honekin lotuta, erreibindikazio ekintza proposatu dute maiatzaren 10erako: larunbat horretan herriko zinemetara joan eta euskarazko eskaintzarik ez badago Euskararen telefonoa webgunearen bitartez dagokion salaketa jartzeko. https://behatokia.eus/eu/accounts/login/?next=/eu/telefonoa/
Pantailaldiaren hasierarako, gainera, Kneecap filmaren emanaldietako bat antolatu da, maiatzaren 6an, Bilboko Kafe Antzokian.
Gainerako egunetan, euskarazko edukiak sareetan kontsumitzeko edukiak emango dituzte.
Erantzun
Sartu