Teknologia albisteak

Audiorik ez mezularitzan! Erantzun/erreakzio emojiak bai!

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 08:12

Sustaturen iritzi editorial ofiziala da: Gorroto ditugu mezularitza aplikazio eta plataformetako audio-mezuak. Bereziki Whatsappen batzuek uzten dituzten podkast luzerako horiek. Baina erreakzionatzeko edo labur erantzuteko emoji aukera? Bai, gogoko ditugu, praktikoak direlako, komunikazio azkarra eta gizatiarra ahalbidetzen dutelako.

Mastodongo erabiltzaile bati irakurri diogu argudioa eta ados gaude Tilde Lowengrimmek dioenarekin

Reactjiak (erreakzio emojiak) dira SMSa asmatu zenetik ia sinkronoa den testu-txataren egindako ekarpen soil handiena. Aurpegiarekin edo soinu txikiekin eguneroko komunikazioan jende askok erabiltzen dituzten zeinuak dira beren oinarria. Berez, banda estua duen komunikazio kanal bati banda-zabalera ematen diote.

Ez dira bere baitan esanahian beti argiak (giza-komunikazioan gauza gutxi dira halakoak) baina espezifikoak dira. Irisgarriak dira, erosoak, erabilgarriak; ez-ahozko gakoak harrapatzen zailak diren pertsonentzat onak dira.

Lowengrimmek reacji terminoa darabil, react + emoji adierazteko, baina ez dirudi ingelesez asko erabiltzen den terminoak dira. Erreakzio- edo erantzun-emojiak esango diegu hemen.

Erantzun

Sartu