Iradi software egitasmo librean parte hartzeko gonbitea EAEko ikastetxeei
Martxoan informatu genuen zer den Iradi proiektua, nola Legebiltzarrean akordioa egon zen hura bultzatzeko, eta orain arte izan dena azaldu genuen: software libreko hezkuntza plataforma. Lehen esperimentazio fasean bost ikastetxek hartu zuten parte, gero beste 13, eta orain deialdia ireki da beste 12 gehitu daitezen eta Iradi hurrengo ikasturtean, 2025-26an, ezartzeko. Maiatzaren 9a arte dago epea, eta EAEko ikastetxe interesatuek Berritzegune Nagusian aurkeztu behar duten beren interesa.
Hautaketa-prozesua hainbat irizpideren arabera egingo da:
- Ikastetxearen tamaina eta eskaintzen dituen etapak.
- Lurralde-kokapena, ordezkaritza orekatu bat bermatzeko.
- Hezkuntza Sailak bultzatutako beste proiektu batzuetan izandako parte-hartze aktiboa.
- Berrikuntza pedagogikoarekiko eta digitalizazioarekiko konpromisoa.
Horrez gain, parte hartzeko ezinbestekoa izango da parte-hartzaileek Hezkuntza Sailak esleitutako nortasun digitala erabiltzea (ikasle.eus / irakasle.eus domeinuaren bidez).
Parte hartu nahi duten ikastetxeek Berritzegune Nagusiko Digitalde taldeari zuzendu behar diote eskaera, 2025eko maiatzaren 9a baino lehen, honako helbide elektroniko honen bidez: o-egurrola (a bildua) berritzeguneak.eus
Erantzunak kargatzen...