Teknologia albisteak

Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 15:13

Bihar asteazkena, apirilak 30, mahainguru bat izango da Leioako EHUren kanpusean. Euskararen Erronkak unibertso digitalean: Adimen Artifiziala, 11.45etan, Zientza eta Teknologia fakultateko paraninfoan. Bertan izango dira hizlari, Orai/Elhuyar, Hitz Zentroko, Euskorpora proiektuko eta Euskaltzaindiaren Euskararen Gogoetaguneko ordezkariak.

Gaurkotasun eta garrantzi handiko mahai-inguru erakargarria ospatuko da, Bizkaiko EHU kanpuseko Ikasle, Euskara eta Kulturarako Zuzendaritzak antolatua.

  • Mahai-inguruko parte hartzaileak: Jon Sarasua. Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea (Euskaltzaindia).
  • Xabier Arregi. EHUko HITZ zentroaren ordezkaria.
  • Leire Barañano. Euskorpora proiektuaren zuzendaria.
  • Aitzol Astigarraga. Elhuyarren ordezkaria eta “Orai NLP” zentroaren koordinatzailea.
  • Moderatzailea: Urtza Garai, UPV/EHUko “Gradu eta Eraldaketa Digitalerako “errektoreordea.

Hurbildu nahi baduzu, izena eman dezakezu hemen.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: