Inori burutatu zitzaiokeen adimen artifizialaren (AA) bidezko aplikaziorik zatarrenetakoarekin topo egin dugu. Cringe edo krinje ematekoa, euskaraz esan dezakegu kikila, adibidez, modu txukun batean. Zure gurasoak nagusiak badira, zure partez deitzen die telefonoz InTouch aplikazioak. AAk hitz egingo du zure ahotsarekin, eta horrela lasai izango omen dituzu gurasoak.
Denbora irabaziko duzu eta, bide batez, beraien arabera, honako onurak ditu sistemak:
Benetan ere... Ustez zure ahotsarekin trebatzen da tresna, eta mezu zehatz batzuk ere utz ditzakezu sisteman, proposatzen dituzun orduetan deiak egin ditzan. Aplikazioaren pantailen arabera, ez bakarrik hitz egingo die AAk adin nagusiko pertsona horiei; zer esaten duten ari adituko du, eta txostentxoa egingo dizu, ea indartsu, pozik ala nola dabiltzan. Diagnostiko emozional bat egingo dizula AAk, zuk gurasoei deitzeko lanik hartu behar gabe.
404 agerkariko kazetari batek bere amarekin probatu du, eta ez zaio asko gustatu. "Propagandako dei automatikoek duten doinu bertsua zuen", emakumezko horren iritziz.
Intouch-en webgunea hemen (bi hizkuntza bertsio oraingoz: ingelesezkoa eta frantsesezkoa).
Erantzun
Sartu