Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.
Hasteko, honako agiriak bildu behar dituzu:
Dokumentazioa eskuan, epaitegi batean egin daiteke abizenen euskaratzea, aurrez txanda hartu behar da, erregistro zibilen aurretiko hitzordu zerbitzuan (Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako helbidea hori).
Abizenaren euskal grafia jartzekotan, normalean Euskaltzaindiak araututakoa izango da (hemen bilaketa agiteko aukera), baina salbuespenak negoziatu daitezke epaitegian, Múgica > Mujika aukeratzeko (adibidez), Muxikaren ordez.
Informazio gehiago, Azpeitiko albiste honetan (Guka), herri honetan zenbait elkarte eta erakundek bat egin baitute UEMAren kanpaina honekin.
Irudia: zenbait deitura gaztelerazko grafiarekin, Leitzako monumentu frankista batean.
Erantzun
Sartu