Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, zenbait kontu. Batetik nola ari garen aste honetan gidabaimena euskaraz ateratzeko benetako test-galderekin jokatzen Egunean Behin aplikazioan. Baita ere Noeren Ontzia webgune didaktiko berria (Euskaltzaindiak sortua), eta Sustatuk egiten duen pronostiko bat: Espainiako Gobernuak adin gabekoei pornoa eragozteko sistema iragarri berriak ez duela batere etorkizunik.
Pantailak Euskaraz ekimena eta Filmin streaming plataforma espainiarra lankidetzan aritu dira azken hilabetetan, eta horri esker euskarazko 100 azpititulutik gora gehitu ditu plataformak katalogoan bere katalogoan. Zenbait iturritako azpidatziak dira, tartean boluntarioek Azpitituluak Euskaraz webgunerako sortuak.
Espainiako Gobernuak plan bat iragarri du adin txikikoek ez dezaten pornografia kontsumitu, eta gakoa izango omen da aplikazio bat uda igarotakoan estreinatuko dena. Kontua da adin txikikoei pornoan sarbidea kendu baino, app horrek egingo duena dela pornoa ikusi nahi duten adin nagusikoen sarbidea kontrolatu. Espero duten bezala funtzionatzen badu, zalantzazkoa iruditzen baitzaigu hori gertatuko denik.
Google Translate sistema automatikoak 110 hizkuntza gehitu zituen joan den astean bere zerrendara. Adimen artifizialaren oinarri diren LLM edo Hizkuntza Eredu Handien teknologia erabili dute hau egiteko, zehazki PaLM 2 delakoa, ohar batean jakinarazi zutenez. Hizkuntza hauen artean, gutxiengotzat jo daitezkeen zenbait komunitaterenak daude, hala nola Tamazight hizkuntza, Mam edo Q'eqchi' Guatemalako hizkuntza mayak, Euskal Herriraino iristen diren erromaniera eta okzitaniera ere; edo garrantzi erregionaleko mundu zabaleko hizkuntzak ere bai, hala nola Afrikako afarera edo Txina hegoaldeko kantonera.
Bihar asteazkena, Zeelanda Berriko / Aotearoako bi teknologoren hitzaldia izango da Donostian, Ibaetako kanpuseko EHUren informatika fakultatean. Te Taka Keeganek hitz egingo du "Maorien Datu Burujabetzaz", hizkuntza gutxitu baten ingurunetik erakunde teknologiko handiei egiten zaien erronka interesgarri batez. Albert Bifetek, berriz, software librean Zeelanda Berrian egindako garapen batzuez hitz egingo du.
Joan Mari Torrealdai Beka kultur ikerketak eta egitasmoak sustatzeko sortu zen, bereziki Joan Mari Torrealdaik jorratu izan dituen esparru nagusietan. 2024ko bigarren edizio honetan, Jakin Fundazioak eta Usurbilgo Udalak deialdia berretsi dute eta euskal kulturaren azterketari helduko dio bekak.
'Noeren ontzia' izendatu duen webgune prestatu du Euskaltzaindiak, "denon memoria literario komuna osatzeko ahalegina", hezkuntzarako euskarazko testuen biltegi bat. Garai eta euskalki guztietako testu hautatuak eskaintzen ditu baliabide digital berri honak, euskaraz sortuak edo beste hizkuntza batzuetatik euskarara ekarriak. Testuak online eskuragarri daude, eta material berriekin hornituko dira aurrerantzean, profesional-talde batek editatuta, argazkiez edo bestelako irudiez jantzirik, eta esteka gehigarriekin.
Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, MuseoTIK webgunea bisitatu dugu, EAEko hainbat museo eta ondare instituziok edukiz bete dutena. Eta Hitz Zentroak euskarazko puntako teknologia erakutsiz sarean jarri dituen bi demo ere bai, zuzenean. Esaten ari ginena nola transkribatu den bikain konprobatu dugu adibidez. Eta, irudiak erakusten duen bezala, Sustatuko testuekin C1 euskara maila gainditzen dugula ere ikusi dugu.
Gaur betetzen dira 10 urte lehen PuntuEus domeinuak aktibatu zirela. Ehun bat aitzindari izan ginen, horien Sustatu.eus bera.
Txek egitea gustatzen bazaizu, hauxe da zure webgunea, milioi bat txek-koadro. Joko absurdo bat, plazer txiki bat agian, hala nola gaiak biltzeko plastiko batzuetan aire-burbuilak lehertzen sentitu daitekeena. Hori bai, barka txek esan izana, euskaraz kontro-laukiak omen dira, eta ekintza aukera hautatzea.
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko 40 museo eta ondare-erakunderen objektuak, piezak, artelanak, eskutitzak edota dokumentazioa aurkitu daiteke “MuseoTIK” atarian. 2024 honetan martxan jarri den Jaurlararitzaren Interneteko atari bat da.
Beharbada ez da oso dotorea inoren desgrazien kontura barre egitea, baina ezbehar batzuk norberak bilatzen ditu eta... Tira, aurkeztuko dizkizuegu "lehiaketa" hauek, eta zuek atera ondorioak. Twitterreko bi kontutan jarrairu daiteke, batetik nola doan Baleareetako Balconing denboraldia (BalcoLeague Balerar 2024), eta bestetik Bous al Carrerreko Federazio Darwinistaren herrien sailkapena.
HiTZ Zentroak, EHUko hizkuntza teknologien ikertegi eta Latxa adimen artifizialaren sortzaileak, bi demo edo probatzeko tresna jarri ditu sarean berriki, Hugging Face sistemaren bidez. Batak euskarazko ahotsa transkribatzen du; eta besteak determinatzen du ea testu bat euskarazko C1 maila erdiesteko balio duen. Probatu nahi dituzue? Ekin.
Sustatun asteak eman duenaren errepasoa. Uda ikastaro baten berri: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran. Iñaki Alegriak itzuli duen liburua: 100 urteko gerra Palestinaren aurka. 'Mahatsorrien' ekimena Wikipedian: Bilboko historiako mendeurren esanguratsu bat markatzeko (Bilbok Begoña anexionatu zuenekoa). Igartza Beka 2024: idazle gazteen literatura sorkuntza sustatzeko beka kalean dela...
Aste honetako Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, Perplexity probatu dugu, adimen artifizialeko bilatzaile modakoa edo. Ez du euskara lehenetsitako hizkuntzetan, baina euskaraz galdetuz gero, euskaraz txukun erantzuten du. Gero, adimen artifizialeko kontuekin, fidatu zaitez zer dioen... Vladimir Putinen adinarekin ez du asmatu bederen.
Gaur jasoko Errobi rock bikoteak Donostiako Udalaren Adarra saria (duo gisa ageri Anje Duhalde eta Mixel Ducau sariaren azalpen orrian). Eta kontzertua eskainiko dute Donostiako Victoria Eugenian. Lehengoan ere aipatu genuen, Errobi eta beren haragiztatzeen inguruko polemikatxoa, baina gaur zeharkako kontu bat aipatuko dugu, rock progresiboaren eta bereziki rock ez-ingelesaren historian esanguratsua, Happy End talde japoniarraren historia, paralelismo kulturakak dakartzana gogora.
Irailaren 11n izango da ikastaro interesgarri hau EHUren UIK udako ikastaroetan: Itzultzaile neuronalen eraginak euskararen erabileran. Egun bateko jardunaldia, state of the art egoera jakiteko, euskararentzat funtsezkoa gertatzen ari den teknologia baten alorrean.
Ekialde Hurbileko zein tokitan gertatu zen lehen matxinada britaniar kolonialismoaren aurka? Nondik lortu zuen Israelek teknologia nuklearra? Zergatik erretiratu ziren Ingalaterra eta Frantzia Suez kanaletik gerra irabazita zutenean? Nola irabazi zituen Hamasek Palestinako azken hauteskundeak? Palestinaren azken 100 urteetako historia modu orijinalean kontatzeaz gain, Rashid Khalidik idatzita eta Iñaki Alegriak itzulitako liburua baliagarria da atzo aurkeztu zuten hau: Ehun urteko gerra Palestinaren aurka. Aurreko galderei eta beste askori erantzuteko gomendagarria. UEUk argitaratu du eta atzo aurkeztu zuten.
Datorren urtarrilaren 1ean beteko dira ehun urte Bilboko udalerria nabarmen hazi zela anexionatu zituelako Deustuko elizatea, Lutxana auzoa, eta Begoñako Errepublika edo elizatea. Mendeurrenerako prestatzeko wikipedista talde bat ari da euskarazko Wikipedian "mahatsorriak" identifikatzen eta biografiez hornitzen. 100 biografia ziren helburua, eta gainditu. Mahatsorri da (inoiz machorri Bilboko erdaraz) termino bat erabili izan dena herri-goitizen bezala Begoña eta inguruetako biztanleak izendatzeko. Terminoa dago lotua mahats-herri izenarekin, Bilboko ipar-mendebaldeko inguruak adierazteko balio duena.
Internetek dituen garapen / funtzio / negozio lerro desberdinetan, bilaketarena da honezkero 25 urtez lidergo nagusi baten pean finkoena: Google eta bilaketa sinonimoak dira 21. mende honetan. Adimen artifizialeko garapenek Googleren nagusitasun hautsi ote dezaketen entzuten da azken bi urteotan, eta Google bera ere ari da adimen artifiziala sartzen bere bilaketa funtzioetan (hankasartze batzuk tarteko). Hala ere, zaila da irudikatzea nola txat edo berriketa irudimentsu edo/eta adimentsu baten informazioa dakarten URL eta erreferentziak ordeztu ditzaketen... Baina zantzu batzuk hasi dira agertzen, eta Perplexity izeneko enpresa eta sistema iruditzen zaigu, oraingoz, bilaketa adimentsua izan daitekeenaren aurrerapen onena. Bere gorabeherekin, eta, dagoeneko, polemikekin ere.