Teknologia albisteak

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak 1.200 kexa jaso zituen 2024an

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:07

Hizkuntza EskubideenBehatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu zuen apiril hasieran Bilboko Euskararen Etxean, Ondorio nagusia, euskaldunok oraindik ere traba ugari jasaten ditugula euskaraz bizitzeko.

Kexak jasotzeko orduan, asko bildu ditu Behatokiak. 1.200 intzidentzia baino gehiago, era gertatzen direnen lagin bat besterik ez dira, isilpean jasan era salatzen ez diren urraketak asko baitira. Aurrerantzean ahalik eta txosten zehatzagoak lortzeko Behatokiak gogoratzen digu eskubide-urraketak eta euskararen erabilpenean trabak aurkitzean salaketa egin dezakegula EuskararenTelefonoa.eus erabiliz.

2024ko kexuak, alorrez alor, honakoak izan dira:

Datu horien irakurketa eginez, Behategiaren ikuspegian, espazio publikoan osasungintza, segurtasuna edo zaintzari lotutako zerbitzuetan euskaraz jardun ahal izateak herritarren kezka nagusietako bat izaten jarraitzen du, eta herri eta hirietako paisaia linguistikoarekiko ere oraindik egiteko daudenak adierazgarri dira, esaterako, Nafarroako Gobernuaren kasuan.

Hezkuntzari dagokionez, batik bat Ipar Euskal Herrian zein Nafarroako Foru Erkidegoan euskararen irakaskuntza hedatzeko oztopo berdinekin jarraitzen dela ondorioztatu du Behatokiak.

Eremu sozioekonomikoari dagokionean, aisialdia barne, euskara ofiziala ez den eremuetan enpresa gutxi dira hizkuntza eskubideei aitortza egiten dietenak. Baina ofizialtasuna ezarrita dagoen eremuetan ere erabiltzaile eta kontsumitzaileen araudietan enpresekiko betebehar zehatzak ez ezartzeak ondorio zuzenak izaten ditu bezero eta kontsumitzaile bezala jasandako urraketetan. Enpresen ekosistema aldatzen joan den heinean, hiztunen eskubideen aitortza merkatu arauetara eta estatuetako araudietara mugatzen duten multinazional eta enpresekin egiten dute topo herritarrek. Hori horrela, 2024an ere, bezeroen kexei entzungor egiten jarraitu dute hainbat enpresek. Beraz, araudi propioak sendotu eta bezeroen eskubideak blindatzea beharrezkoa izango da hurrengo urteetan.

Behatokiaren albistea hemen, eta txosten osoa eskuragarri dago baita ere.

Gogoratu, urraketarik sumatuz gero, EuskararenTelefonoa.eus erabili.

Erantzun

Sartu