Euskaraldia bezalatsu, baina ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko konpromiso tarte bat; eta ezin badira kontsumitu, zailtasun horien berri ematekoa. Horrela defini daiteke agian Pantailaldia, azaroaren 11tik 18ra egiteko Pantailak Euskaraz ekimenak proposatu duen erreibindikazio-ekintza. "Ikus entzunez ekiteko garaia" da kanpainari laguntzen dion leloa.
Ekimenarekin bat egin dute euskalgintzako eragile hauek: Euskalgintzaren Kontseilua, Euskaltzaleen Topagunea, UEMA, Euskal Herrian Euskaraz, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Euskal Encodings eta Game Erauntsia.
Zera proposatzen da PANTAILALDIA egiteko azaroaren 11tik 18ra.
Informazio gehiago PantailakEuskaraz webgunean, eta Berriak argitaratutako albiste honetan.
Erantzun
Sartu