Frantzisko Aita Santua gaur goizean hil da Vatikanoan. 88 urte zituen. Eliza Katolikoko buru izan da 2013ko martxoaren 13an aukeratu zuten arte. Jorge Bergoglio zuen izena, eta Frantzisko aukeratu zuen Aita Santu izateko, lehena hautu hori egiten. Dakigula, euskarazko liburu bat (Miñan, italierazko itzulpenean) gomendatu duen lehen aita santua izan da.
2022an gomendatu zuen Fratellino, Ibrahima Balderen bizipenen liburua, Amerts Arzallusekin idatzia. Ondoren, 2023ko udaberrian, Italiako apezpiku guztiei bidali zien liburua Aita Santuak, migrazioaren drama ezagutzeko balekoa zelakoan. Geroxeago, Lisboako Gazteriaren Biltzar katolikoan (2023ko uztailean), han izan ziren apezpikuekin errepikatu zuen oparia Aita Santuak. 2023ko abenduan Frantziskok Vatikanoan hartu zituen Balde eta Arzallus (irudia topaketa horretakoa da), pertsonalki ezagutu nahi izan zituen protagonista/egileak, eta horretara gonbidatu zituen. (Azken datu hauek bideo honetatik hartuak).
Jorge Bergoglio 1936ko abenduaren 17an jaio zen, Buenos Airesko Flores auzoan. Guraso biak zituen etorkin italiarrak. Apaiz izan ondoren, Buenos Airesko artzapezpikua izatersa iritsi zen. 2001etik kardinal titulua zuen. Jesusen Konpainiako kidea, ordena horretako lehendabiziko Aita santua izan zen, bai eta Amerikan jaiotako lehena ere.
Erantzun
Sartu