Datorren maiatzaren 3an 17:00etatik aurrera izango da Barakaldoko BEC aretoan Maite Zaitut jai erraldoia, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei egingo zaien omenaldia, 'Maite zaitut' kantaren 20 urteekin bat eginez. Sarrerak geratzen dira oraindik eta beste ekarpen batzuk egiteko bidea ere ireki dute antolatzaileek.
Sarrerak 15 euro (+ kudeaketa gastuak) balio dute, bai haurrentzat eta bai helduentzat. Ekitaldiak irabazi-asmorik gabeko helburua duenez jasotako dirua ekitaldiaren kostuak finantzatzeko erabiliko da; eta horretan laguntzeko, ekarpen zuzenak egiteko modua ere ireki dute aste honetan: dendako gaiak erosi, edo ekarpen zuzena egin, hemendik.
Ikuskizuna zuzenduko Agurtzane Intxaurraga antzerkilaria: musikaz eta kanten egokitzapenaz arduratuko da Xabier Zabala, omenaldiaren gidoilaria izango da Ane Labaka bertsolaria. Oholtzan diziplina anitzeko artista ugari igoko dira: horien eta lagunen zerrenda handitzen doa... Beheko irudian agertzen direnak batzuk besterik ez dira. Ikus webgunea berritasunetarako.
Erantzun
Sartu