David Beriain eta Roberto Fraile euskal kazetariak hil dituzte Burkina Fason, Afrikako erdialdean. Beriaien (Artaxoa, Nafarroa, 1977) erreportaria zen eta Fraile (Barakaldo, 1974) kameraria. Furtibismoari buruzko erreportaia egiten ari ziren, eta natura zaintzea helburu duen erakunde bateko kide irlandar bat ere erail dute beraiekin batera.
Aurten ere San Fermin jaiak ezingo direla ospatu iragarri zuen atzo Iruñeko Udalak. Iaz bezala, #BizikoDitugu traolarekin lotu dute iragarpena, baina gaztelerazko abesti eta lema batekin apainduta aurtengoan: Me Importas Tú, zeina euskaratu duten honela: Zu Zatzaizkit Axola. Oker ere ez dago, ondo begiratuta, baina zeresana eman du kontuak sarean.
2021eko Oscarretako irabazlea Nomadland izan da. Film onenaren saria eroan du, eta beste bi sari nagusi ere jaso ditu (zuzendari onena, Chloe Zhao, eta emakumezko aktore onena, Frances MacDormand). Kasualitatea, euskarazko azpidatziak prest daude asteburu honetatik, Urtzi Urrutikoetxea kazetariari esker. Filmak deskribatzen du AEBetako langile azpiklase bat, edadeko jendea karabanetan bizi dena, sasoiko lanen atzetik nomada bizitza egiten. Sasoiko lan horien artean, Amazon etxearen banaketa zentroak daude, zeinetan aldi baterako langileak kontratatzen dituzte salmenta gehiagoko asteetan.
Bart gauean eman dituzte 2021eko zinemako Oscar sariak, eta film onenarena Nomadland filmak eroan du. Film horrek aparteko iruzkina merezi du eta beste artikulu batean kargatuko dugu geroxeago, baina eman diezaiogun errepasoa palmaresari bitartean.
Urdaibaiko Bird Centerrek espektakulu bikaina antolatu du egun hauetan, zuzeneko bideo streaming etengabea ematen duen kamera baten bidez: kumeak egin dituen arrano arrantzale bikotea, 24 ordu kameraren aurrean.
Duela sei hilabete antolatzen hasitako euskal negozianismoak bere horretan darrai, izututa maskarak eta txertoak inposatu direlako. Hainbeste desgraziaren artean, itxaropen bat piztu zaie bederen: justiziazko super-ekintza global bat gertatuko omen da laster, gaiztoak atxilotuko dituzte, eta egia berrezarriko da munduan. Ikuspegi apokaliptiko hau, justiziaren parusia hau, QAnon konspirazioko sinestunek gorde (edo gordetzen) duten esperantzarekin lotu daiteke, "Storm" edo ekaitz bat gertatzear dela, non zintzoak gailenduko diren, eta gaiztoek espetxea ezagutuko duten.
Joseba Sarrionandia sorterrira itzuli da. Anboto tokiko agerkariak aurreratu zuen atzo albistea elkarrizketa labur eta xalo batekin, eta gaur paperean argitaratu da, Anbotoren asteroko aldizkarian. PDFan ere sarean dago jada, Sarriren bi argazkirekin, biak Iurretan eginak.
Atzo arratsaldez hil zen Juan Carlos Irizar musikari eta konposagile oñatiarra, 69 urterekin. Formazio klasikoko musikaria, hainbat orkestraren buru izan zen, eta 30 bat disko argitaratutakoa zen, gehienak musika instrumental erromantikoarekin.
Gaur, apirilak 22, Lurraren Eguna da (webgune ofiziala, EarthDay.org), eta ondo etor daiteke aipatzeko argitaratu den ikerketa bat, Dylan Inglis eta Unai Pascual ikerlari euskaldunek egina, hizkuntza eta naturaren zaintza elkar-lotuaz. Euskal Herriko Pirinioaldean egindako ikerketa baiezkoa da aurkitu duten lehen erantzuna, naturarekiko kezka eta hura zaintzeko konpromisoa bat etor daitekeela tokiko kultur-identitatea eta hizkuntza mintzatu eta preziatzearekin.
Node.js programazio ingurunerako praktika onen gidaliburu bat euskaratu du Ane Diaz de Tuesta programatzaileak. Node.jsren Praktika Onak programazio alorreko lan mardul bat da, teknologia honetako 80tik gora praktika, estilo eskuliburu eta arkitektura aholku biltzen dituena.
Hiru ikerlari poloniarrek otoitzak pertsonen ongizatean izan dezakeen eragina aztertu dute, Wikipediako datubase Wikidata erabiliz, eta liturgia katolikoaren detaile txiki batean oinarrituz: mezetan beti tokian tokiko gotzainaren alde errezu espezifikoa egiten denez, estatistikoki otoitz-jasotzaile oparoak direla kontuan hartuta. Emaitza bitxia da: gotzainak (otoitz sistematiko gehiago jasotzen dituzten taldekoak) luzeago bizi dira apaiz arruntak eta akademiako irakasleak baino, baina egileek ez dute uste otoitzarengatik izango denik.
Igor Leturia informatikariak kexa egin zuen duela egun batzuk Twitterren, nola Google ari den bilakatzen erreferentzia ezinbestekoa baita gure herrietako geografia edo turismo ekimenak bultzatzeko orduan. Bere jaioterriko udalak, Arrasatekoak, sarean jarritako ibilbideak izan ziren rant edo kexu-hari horren jatorria.
GCN edo Global Cycling Network txirrindulari afizionatuarentzako bideoak egiten dituen zerbitzu bat da. Berriki bere aplikazioa berritu du, GCN+ (Plus) izena hartuz, eta Race Pass izenarekin aurretik esistitzen zen beste app bat absorbituz. Horrekin, nazioarteko txirrindularitza probak jarraitzeko tresna bat bihurtu da app hau.
Netflix Euskaraz ekimenak, Pantailak euskaraz sinadura bilketan 10.000 lagunen aldekotasuna gainditu ondoren, euskalgintzako hainbat eragilerekin ageraldia egin du gaur eguerdian, eta agiri bat eman dute ezagutzera. Topaguneak, UEMAk, BIEUSE bikoiztaileen elkarteak, Hekimenek eta beste zenbait eragilek bat egin dute agiarekin. Netflixentzako eskaerak daude dokumentuan, baina baita akzio politiko eta legegilerako urratsak ematearen aldekoak.
Modan daude zuzenekoak, Internet bidez streaming pertsonal bat antolatzea. Gida edo tutorial oso azaleko bat aurkezten dizuegu hemen. Funtsezkoa azaltzeko, zuzeneko bat egiteko, bi mutur teknologiko lotu behar dira; igorpen-seinale lortzeko egiteko software bat, eta hedapena bermatuko dizun plataforma bat.
Arrasateko Gaztetxearentzat urte esanguratsua da 2021, 30 urte beteko dituelako aurten. Urteurrena ospatzeko bideoklipa atera zuten orain gutxi, eta astebutu honetan, bihar larunbata, apirilaren 17an, Gala Galanta izena jarri dioten ekitaldia egingo dute Arrasateko Amaia antzokian.
1984 eta 2020 urteen arteko hainbat satelite irudiren kapak integratu ditu Googlek bere Google Earth azpiegituran, Timelapse deritzon aplikazio berrian. Play botoi batekin lagunduta, planetaren edozein puntutako eboluzioa ikus daiteke instant batean, film labur baten eran. Eraldaketa kezkagarrien berri ematen du tresnak, egiazki, eta Googlek dioenez funtzio didaktiko batekin egin dute, planeta zaindu behar dugula, ze pikutara ari gara bidaltzen.
BBK Open Science Fest (BBK OSF) Bizkaian antolatuko den zientzia ireki eta biologia komunitarioko nazioarteko topaketa bat izango da. Bertan parte hartzeko deialdia irekia dago, eta maitzaren 21ean itxiko da.
2020an egin ez zen Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren edizioa (hurrenkeran, 18.a), apirilaren 23tik 30era egingo da aurten. 36 filmez eta bost erakusketaz osatu dure egitaraua.
Gazteek, bere egunerokotasunean sare sozial digitalak erabiltzen dituzte. Aukera asko sortzen dituzte, baina arriskuak ere badituzte. Jazarpen egoerak sor daitezke eta sexismo eta indarkeri modu berriak datoz tresna digitalen eskutik. Horregatik, ezinbestekoa da gazteen ongizaterako, sareen erabilera egokietan eta jazarpen egoeren prebentzioan trebatzea. Helburu horrekin antolatu du UEUk “Sare sozial digitalak genero berdintasunetik aztertzen” ikastaroa. Berau online egingo da, Moodle plataformaren bitartez, apirilaren 27tik ekainaren 11ra.