Duela aste batzuk argitaratu genuen nola Librezalek egin zuen ikastetxeetarako sistema eragileen konparaketa. Chromebook eta Windows aukera komertzialen aurrean, Luberri Linux sistema gailentzen zen komenigarrien gisa. Aipu berezia merezu duen sistema da, Donostiako Luberri institutu publikoan garatua, eta Gipuzkoako G02 deritzon Berritzeguneak mantentzen duena. Ikastetxeak ikasturte berezi hau amaitzen ari den unean, aukera izan daiteke pentsatzeko 2021-2022 ikasturtean azpiegitura librea ezartzen hasteko garaia izan daitekeeña-
Luberri Linux banaketa ikasleak eta irakasleak erabiltzeko asmoarekin diseinatutako Ubunturen erremasterizazioa da. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:
- Ubuntu Gnome Flashback sisteman oinarrituta dago.
- Irakasle eta ikasleentzako hainbat aplikazio ditu. Ohikoez gain: Minder, Foliate, Xournal++, Gimp, FreeFileSync, Zim, Nextcloud Client, Inkscape, LibreCAD, Ksnip, SweetHome3D, Ktouch, Stellarium, Geogebra, Chromium, Audacity, Openshot, OBS, VLC...
- Windows Server-en menpeko domeinuetan integratu daiteke eta eskoletako erabiltzaileak onartu.
- Euskaraz instalatzen da. Instalatu ondoren beste hizkuntzak gehitzen ahal zaizkio. Barne biltzen dituen aplikazio gehienak ere euskaraz erabiltzeko ezarrita daude.
- Domeinuan partekatutako karpetak (Irakasleak, Ikasleak, Orokorra, Administrazioa) erabiltzaile motaren arabera mapeatzen ditu.
- Diseinatutako dago ikastetxeek deus instalatu gabe edozein materian behar diren aplikazioak erabili ahal izateko.
Luberri Linux-en webgunea, hemen.
Luberriren azken bertsioak (20.04) Linux Mint-en gainean eraikita daude.