Gaur aurkeztu du Eusko jaurlaritzak "Euskararen ingurune digitalak, Gomendioak 2021-2024" liburuxka edo egitasmoa. Jaurlaritzaren hizkuntza politikako alorra edo euskararen sustapena IKT ingurunean nola garatu beharko den markatzen du lanak. Euskararen Aholku Batzordeko "ingurune digitaleko" batzorde-atalak landu du azken urte pare honetan lan hau.
Donostiako San Telmo museoan izan da aurkezpena, eta han egon dira EAB-ko atal digitaleko zenbait partaide, batzorde-atal honetako koordinatzailea tartean (Maite Goñi). Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburua, eta Miren Dobaran HPSko sailburuordea ere bertan ziren.
Dokumentuaren mila ale inprimatu dira euskaraz eta gaztelaniaz, eta PDF bertsioak ere egin dira, hizkuntza horietan, eta frantsesez eta ingelesez ere bai. Hemendik eskuratu daitezke dokumentu horiek.
Txostenak lau lerro estrategiko markatzen ditu, 10 gomendio (aurreko lauetan sartuta), eta 24 ekintza zehatzago proposatzen dira. Hona, lehen puntu nagusiak, lerro estrategikoak letra larriz eta gomendioak zenbakituta.
Eta ekintzen zerrenda, irudi honetan duzue, zifra bikoitzaren lehen zenbakia goragoko gomendio bakoitzari dagokiola (eta koloreak, lau ildo estrategikoen araberakoak):
Liburuxkaren euskarazko PDF bertsioa hemen daukazue.
Erantzun
Sartu