Teknologia albisteak

Elkarri irakurriz, Booktegi-rekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-27 : 08:27

Elkarri irakurriz Booktegiren ekimen bat da, baita literatur solasaldi berritzaile bat ere. Bost idazle bildu eta, bakoitzak bere testuaren inguruan hitz egin beharrean, gainontzekoen ipuinak aztertuko ditu. Hurrengo saioa maiatzaren 28an da, ostirala, Donostian.

Elkarren ipuinak irakurrikio dituzten autoreak: Patxi Larrion, Beñat Sarasola, Garbiñe Ubeda, Juan Luis Zabala, Iban Zaldua. Hitzordua Donostiako Amarako Ernest Lluch kultura etxean, 19.00etan.

Oharra: izena eman behar da posta elektronikoz (amarakulturetxea [a bildua] donostia.eus). Gehienez bi gonbidapen bakoitzeko, 60 eserlekuko aforoa dago-eta.

Booktegi euskarazko liburu elektronikoak, audio-irakurraldiak eta beste literatur ekimen batzuk bultzatzen dituen webgune bat da.

Erantzun

Sartu