Teknologia albisteak

Ikasleek sortutako webguneak saritu ditu Kaixomundua lehiaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-21 : 18:18

2021eko Kaixomundua lehiaketako saridunak jakinarazi zituen atzo PuntuEus Fundazioak. Ikasle taldeek (edo banaka ere) berariaz sortutako webgune berriak saritzea zen kontua, webgune sorkuntza, euskarazko eduki digitalen sustapena eta trebakuntza teknologikoa landuz bide batez.

 

Webguneak egiteko lehiaketak PuntuEus domeinu bat eta baliabide tekniko jakin batzuk (ostatatze plataforma bat) eskaintzen zuen. Zenbait kategoria egon dira, eta hauek izan dira garaileak.

Batxilerkoko ikasleen artean, Naroa Andonaegik (Eunate BHIko ikaslea) lortu du saria. Berriozarko Doinua Musika Bandaren webgunea sortuta: http://doinuabanda.eus 

Lanbide Heziketako webgune irabazlea http://arduplay.eus  Aretxabaleta Lanbide Eskolako talde batek (Julen, Andoni, Agurne eta Aiur) sortua.

DBH kategorian epaimahaiak La Salle Beasaingo ikasleek sortutako web-orrialdea saritu dute, http://ekoweb.eus 

Parte-hartzaileak mordoxka bat izan dira. Sortu dituzten webguneak hemengo orrian aurki daitezke, mosaiko interesgarria eginez.

 

Erantzun

Sartu