Sugeei buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa handitu nahi duen egitasmoa martxan jarri du Aranzadi zientzia elkarteak Twitterren. #Sugebizi kanpaina udara bitartean martxan da. Euskal Herriko basoetan, landan eta naturan ibilian dabiltzan txiolarientzat da deia: inon sugerik ikusiz gero, eman horren berri.
Gomendio hauek egiten ditu Aranzadik:
Dagoeneko dozenaka ikuskatze gertatu dira, eta mapa bat eta espezie katalogo probisional bat prestatu du Aranzadik.
Euskal Herrian 8 suge eta 3 sugegorri espezie daude, nonbait, baina identifikazio kontuekin, akaso gehiago azalduko dira katalogo honetan. Momentuz, badirudi ohikoena Eskulapioren sugea dela. Hona Jose Angel Urkia Araozko txiolari saiatuak nola aurkitu zuen bat:
#sugebizi Gaur goizean Xabi Pikok ikusi du suge hau Oñatin. Uste dut eskulapio sugea dela. Xabi Pikorena da argazkia. @sanz_azkue pic.twitter.com/LvcZWadjoW
— Jose Angel Urquia (@joxeanjel123456) May 9, 2021
Kanpainari buruzko informazio gehiago:
Erantzun
Sartu