Teknologia albisteak

Game Erauntsia irratsaio bihurtuko diren zuzenekoekin hasiko da gaur

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-05-20 : 11:17

Game Erauntsia jokozale edo gamerren euskal komunitateak eta Naiz Irratiak elkarlana hasi dute irrati-programa bat egiteko. Irratsaioa baino gehiago izango da saioa, lehenbizi Twitch-eko zuzeneko gisa egingo baitute, eta gero bilakatuko da irratiko emanaldi. Gaur osteguna 20, 18.30etan izango da lehen Twitch zuzenekoa, eta datorren asteartean, maiatzak 25, 19.00etan, irratiko pasea.

Hamabostean behin, kadentzia hau egiten saiatuko dira, ostegun batean 18.30 zuzeneko irudiak; hurrengo asteartean, 19.00etan irratsaioa. Zuzeneko prebioa aldatu daitekeela adierazi du Game Erauntsiak, eta abisatuko dutela kasu horretan, adi egon beraz beraien Twitter kanalari adibidez.

Programak bideo-jokoen munduari lotutako hainbat gai desberdin jorratuko ditugu. Azken albisteak mundu zabaletik, elkarteko kideak jokatzen ari diren bideo-jokoen inguruan elkarrizketan jardun, aspaldiko obra klasikoak gogoratu, euskal jokoak eta horiek sortzen dituzten garatzaileak ahaztu, euskaratutako jokoak ere...

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago